DURANGOKO AZOKAK MUSIKA NOBEDADEAK EKARRIKO DITU
Atzerako kontaketa hasi da jada. Hogeita bost egun barru zabalduko ditu ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak.
Abenduaren 5etik 8ra, euskal sortzaileek euren lan berriak aurkeztuko dituzte bertan. Musika eta literatura eskutik helduta iritsiko dira Durangora, eta lau egunetan zehar euskal ekoizleen lanak hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Landako gunean ikusgai izango diren erakusketez gain, Ahotseneako aurkezpen-solasaldiak eta zuzeneko emankizunak azken urtean Euskal Herrian ekoitzi diren musika zein literatur lanen erakusleiho bihurtuko dira.
Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek Azokara begira, eta, ohi bezala, euskaltzalez jantziko da Durango abenduko zubian.
Baina zein dira aurten Azokan aurkituko ditugun nobedadeak?
Esan bezala, liburuei ezinbesteko lekua gordeko diete. Dena den, Gaztearen ildoari eutsiz, aurtengo musika estreinaldietan jarriko dugu arreta batik bat. Hain zuzen, Gazteako publikoari zuzendutako lanen berri ematera gatoz oraingoan.
Baga-Biga
Gor
Elkar
Bestalde, Elkarren eskutik helduko dira, besteak beste, Kupelaren Eutsi Goiari, Ruper Ordorikaren Lurrean etzanda eta Gontzal Mendibilen Nire Bihotzak zure begiak ditu.
Only in Dreams
Bonberenea Ekintzak
Angerren, Anai-Arrebaken eta Pettiren berriena aurkeztuko du Bonberenea Ekintzakek. Gainera, Bonberenea Txarangaren Bihar ez da gaur proiektua eramango dute Azokara.
Gaztelupeko Hotsak
Jon Gurrutxagaren Hitz Lauz, Capsularen Bilbon zuzenean eta La Jodederaren Aio, Kurrillo dira nobedade aipagarrienak.
Jangura produkzioak
Mauka
5 Gora
Iñigo Muguruzaren Lurra taldeari (“Akatsa sisteman” lanarekin) ere utziko diote dagokion tokia.
Halaber, besteak beste, Esne Beltza taldean aritutako Patxukok 430.0 proiektua ezagutaraziko du.
Maldito Records
Aberri Txarrakek taldearen izenburu bera daukan diskoa estreinatuko du.
Bidehuts
Topatu
Aspaldi agertoki gainera igo ez den Oliba Gorriak taldeak Garaipenera arte lanaren nondik norakoak erakutsiko ditu Azokan.
Auto-ekoizpena
Aitzitik, bada diskoetxeen laguntzarik gabe auto-ekoizpenaren bidea hautatu duen euskal talderik ere. Horren adibide ditugu Gatibu, Zea Mays eta On. Euritan dantzan, Zein eta Da diskoekin gogotsu helduko dira Durangoko Azokara hiru talde horiek.