VENDETTA ETA LAS TEA PARTY, BILBOKO FESTETAN, GAZTEA GAUA GIROTZE

Informazio-iturri: www.eitb.eus

Zurrumurruak zurrumurru, azkenik iragarri dute Biboko Aste Nagusiko kontzertuen egitarau ofiziala. Hasteko, aipatu beharra dago abuztuaren 29an Gaztea Gaua ospatuko dugula Europa Parkean; Vendetta eta Las Tea Party disko-jartzaileak arituko dira bertan.

Hain zuzen ere, gazteenei zuzendutako emanaldiak hartuko ditu Txurdinagako parke horrek. Besteak beste, Calum, Efecto Pasillo, DVicio, Protocolo KAOSHY eta Fonsi Nietoren musika entzungo da han abuztuaren 22tik 30era.

Abandoibarreko agertokian, berriz, estilo guztietako doinuak izango dira; Los Suaves, Los Secretos, Pasion Vega, Rafael Amargo, Lori Meyeres eta Maldita Nerea taldeenak, esaterako.

Gainera, ohi bezala, Bilborocken tokiko pop eta rock taldeei gordeko diete lekua, eta berbena-giroa nagusituko da Areatzan.

Gaztea Gaua

Azken urteotan talde garrantzitsuak gonbidatu ditugu Gaztea Gaua ekimenera. Iaz, adibidez, Berri Txarrak igo zen oholtza gainera.

Aurtengoan, ostera, Vendetta taldearen eta Las Tea Partyren esku geratuko da Europa Parkea girotzeko ardura. Kontzertuak 23:30 aldera hasiko dira.

¿Quieres dejar un comentario?