Izen-ematea zabalik 2016ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako

Informazio-iturriak: www.getxo.eus eta www.gazteaukera.euskadi.eus

Datorren otsailaren 22ra arte zabalik egongo da 2016ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izena emateko epea. Programak 1986tik 1993ra (biak barne) jaiotako 100 bat gazte Amerikako, Asiako eta Afrikako hainbat herrialdetara lankidetzako proiektutan parte hartzera joatea ahalbideratuko du.

Programa Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatzen du, Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeen eta hegoaldeko herrietakoen laguntzarekin.

Eusko Jaurlaritzaren kontura izango dira jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak, bisa eta gaixotasun eta istripuetarakoa segurua. Bestalde parte hartzaileek 90 euroko kuota ordaindu beharko diote hartuko dituen GKEri, egun natural bateko epean, helmugara heldu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabideak bi modutara egin daitezke: bai on line, bai bide presentziala erabilita. On line bidez egiteko www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean dagoen formulario elektronikoa bete beharko dute gazte interesatuek. Toki berean agertzen da konpromisoei eta programaren ezaugarriei buruzko informazioa.

Egutegia

2016ko otsailaren 22ra arte:  Izena ematea.

Martxoren 14an: Aurrehautatutako gazteen zerrenda argitaratu.

Apirilaren 8an, 9an eta 10ean: Aurrehautatutakoen topaketa Barrian. 

Apirilaren 13an: Hautatutako eta erreserban dauden gazteen zerrenda argitaratzea.

Apirilaren 23 eta 24an: Informazio eta orientazio aldia, hautatutakoak Barrian bilduko dira.

¿Quieres dejar un comentario?