French Films eta Gallant ere, besteak beste, Bilbao Bbk Live jaialdian

Datorren uztaileko 7an, 8an eta 9an ospatuko dugun BBK Live jaialdiak gero eta talde berri gehiago gehitzen dizkio bere kartelari. Oraingoan, French Films, Gallant eta Juventud Juché taldeak Kobetamendin izango ditugula aditzera ematen dizuegu. Hauekin batera DJ entzutetsuak ez dira faltako; esaterako, Sophie eta Ochoymedio Djs Karpan izango ditugu, ondoz ondoko zazpi urtez jaialdian izan dugun esparruan, alegia.

French-Films-BandFinlandiako French Films taldea Eskandinaviako pop esperantza bihurtu zen ‘Imagine Future’ diskoarekin eta hala baieztatu zuten ‘White Orchid’ bildumarekin. Indie pop eta post-punk estiloen artean, The Jesus And Mary Chain taldearen eragina erakusten dute eta zuzenekoetan zirraragarriak dira. Bestalde, Samuel Long edo, hobeto esanda, Sophie, musika elektronikoa lantzen duen Londreseko ekoizlea da. Ospetsua egin zen ‘Bipp/Elle’ abestiarekin eta nor eta Madonnarentzat ekoitzi du. Bere musika hiperkinetikoa dela esan ohi da.

gallantGallant Columbian (Maryland) hazi zen, 90eko R&B klasikoaz inguratuta, Bandy edota Bell Biv Deboe artistekin. Eguneroko bat idatzi beharrean musika sortzen zuen bere sentimenduak adierazteko eta, horri esker, hamarkada honetako artisten artean etorkizun gehien duenetarikoa da. Bestalde, Ochoymedio Dj´s  jendea dantzaraziko dute euren set kartsuekin. Pop rock, betiko indie eta gerokoa, elektro-pop eta elektro-rock, oldies, disko kutsuak, itxura oneko altxorrak eta askoz gehiago, ondo nahasia, ondo aukeratua eta gozatzeko ezin hobea.

Juventud Juchék bere ‘Quemadero’ kaleratu zuen 2012an eta horri esker prentsa espezializatua bereganatu zuen. Orain, bere bigarren LPa argitaratu berri duelarik, Madrilgo hauek punka luzerako daukagula zin egiten dute.

David Kanok Cycleko bere kideak alde batera uzten dituenean eta biragailuetan jartzen denean bertako elektroniko-rock panoramako adierazle bizienetakoa da. Izan ere, elektronikan aditua izateagatik nabarmentzen da, bai eta hiperaktiboa izateagatik ere.  Independace Clubeko DJa, DaniLessen saioetan pop, rock, betiko klasikoak eta abestirik berrienak ez dira falta. Bilbadino Djren esku, rock oiesenaren, indiearen, elektronikaren eta undergroundaren arteko nahasketarik bikainena. Autodidakta, Razz Clubeko egoiliarra izaten hasi zen 2006an eta herrialdeko jaialdi eta klub onenetan jarri du. Dark DJk Bilboko underground eszenan hasi zuen bere ibilbidea eta Manchester soinua, postpunk edota trihop estiloetako eragina du.

Informazio-iturria: www.bilbaobbklive.com

¿Quieres dejar un comentario?