Amaral, Calamaro, Vetusta Morla eta gehiago, Tressesenta jaialdian. Iruñean, uztailak 5-7.
Informazio-iturri: www.eitb.com
Andrés Calamaro, Vetusta Morla, Zoé, El Columpio Asesino, Los Coronas, Depedro, Izal, Belako, Jhon Berkhout, La Red Bullet, Inocua eta Sonic Toys izango dira aurten Tressesenta jaialdiko agertokietan, Iruñeko Ziutadelan, ekainaren 5, 6 eta 7an.
Oraingoz, hiru eguneko bonua erosteko 40 euro ordaindu beharko dira, eta egun bakoitzeko sarrera 25 euroan dago. Otsailaren 10ean jarriko dituzte salgai, jaialdiaren webgunean eta Ticketea, Ticketmaster, Marca Entradas eta Vaya Entradas atarietan.
Honezkero Vetusta Morla eta Zoe ostegunean, ekainak 5, ikusteko sarrera izan eta hiru eguneko abonamendua erosi nahi dutenek eskaintza berezi bat baliatu ahalko dute. Sarrerak saldu zizkieten atariek bidaliko diete horien berri ostegun honetako eguerditik aurrera.
Ostegunean, Vetusta Morla, Zoe eta Inocua arituko dira; ostiralean, hilak 6, Andrés Calamaro, El Columpio Asesino, Los Coronas, Depedro eta Sonic Toysen txanda izango da; larunbatean, jaialdia biribiltzeko, Amaral, Izal, Belako, John Berkhout eta La Red Bullet egongo dira.