ANTZERKIA GAUEA
Portugaleteko Udalaren Hezkuntzak eta Gazteria Sailak eskaini nahi die Txorigalduen Gaua Gazte Gelan izeneko egitaraua 18-35 urte bitarteko neska-mutilei. Asmoa da gazte jendeak bestela ematea gau bat eta formatu txikiko hainbat ikuskizun gozatzeko aukera izatea, gauean, ezohiko orduan eta doan, noski.
Oraingo honetan, “90 semanas y ½” antzezlana ikusiko dugu. Clown teknikaz baliaturik, amatasunaren eta haurdunaldiaren ikuskera dibertigarria eskainiko digute. Esperanza Martín haurdunaldi bereziki luzea duen emakumea dugu. Berarekin batera, itxaron-gelan gauden bitartean bere bizikizun intimoenak gurekin partekatuko ditu.
Antzezlana ikusi nahi baduzu, zatoz azaroaren 24an (ostirala, 21:30ean, Gazte Gelara.
Antzezlea: Cecilia Paganini
Zuzendaria: Gorka Ganso
Kolaboratzailea: Lila Monti
Produkzioa: GANSO&Cía.