BARRICADA: “LA TIERRA ESTÁ SORDA”
El Drogas azken hiru urteotan historiaren muinean murgildu da, liburu eta dokumental asko irakurri eta ikusi du, pila bat lekukotza bizi bildu du eta hondakinetan ere bustita ibili da, non behin min handia sortu eta gizakiaren bidegabekeria norainokoa izan daitekeen ageri baitzen.
Malko eta amorru horien guztien ondorioz sortu da “La Tierra está sorda” diskoa. El Drogasen esanetan, “lan honetan Espainiako historiako garai jakin batean gertatutako zerbait zehatza islatzeko asmoa dago, eta ahalik eta modu egiazkoen eginda, historian parte hartzen utzi ez dioten jendeari hitza emanez. Oso prozesu luzea izan da, baina guztiz hunkigarria, emaitza amorru eta malkoz beteriko lana izan delarik. Amorrua, gizakia noraino hel daitekeen ikusi baitugu, den-denok galdu baikenuen kontu hartan; eta malkoak, kontakizun bakoitzaren hunkiberatasunean irudikatuta. Hitzetan ez da gertaera odoltsurik islatzen; aitzitik, amorru eta hunkiberatasun hori azaltzeko joera dugu, hausnartzeko kontua izan dadin, entzulearen barnea iratzartzeko moduan.”
“La Tierra está sorda gaiak berak eragindako lotsagatik sortu da, bai eta herrialde honetan historiako atal honen inguruan darigun ezjakintasunagatik ere. Hurrengo orrira pasatu beharreko kontua dela diote, baina, aldez aurretik orria irakurri beharko genuke eta, behin irakurrita, norberak erabakiko du pasatu nahi duen ala ez. Historiako orriak noiz eta nola pasatu behar ditugun esan behar digutela onartu egin dugu, liburuen sarrera ere irakurtzen utzi gabe.”
Diskoarekin batera liburuxka dator, kanta bakoitzean zer kontatzen duten azaltzen duena: norbanako istorioak (“Hasta siempre, Tensi” edo “Es una carta) edota salaketa orokorrak (“Sotanas” edo “Los maestros”). Gomendagarria da irakurtzea, behin azalpena irakurrita, bestela entzuten baitira kantak.