Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea ireki dute
Parte hartzeko baldintzen artean daude talde europarrak izatea, 18-35 urte bitarteko partaideek osatzea eta bi disko baino gehiago ez edukitzea.
Hogeita hamar urte beteko ditu aurten Bilba Hiria Pop-Rock lehiaketak, eta berritasunak dakartza edizio honek. Izan ere, pop-rock eta metal estiloak ez ezik, urban musikak ere izango du lekua.
Hala, maiatzaren 2tik 31ra arte jasoko dituzte parte-hartzaileek bidalitako lanak. Betiere, lehiaketak zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte igorritako abestiek: besteak beste, talde europarrak izatea, partaide guztien adina 18 eta 35 urte bitartekoa izatea eta disko bi baino gehiago ez edukitzea.
Ohi bezala, sari potoloak banatuko ditu lehiaketak; guztira, 22.900 euro eskudirutan eta Aste Nagusiko egitarauaren parte izateko edota Azkena Rock jaialdian aritzeko aukera. Gainera, Bilboko Shake eta Bilborock aretoetan jotzea eskainiko diete irabazleei.
INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus