BOST EGUN GEROAGOKO PILULA
Dakizuenez, orain dela bi hilabetetatik hona dago salgai farmazietan, errezetarik gabe, biharamuneko pilula. Berriki, aldiz, bost egun geroagoko pilula ere badugu farmazietan eskuragarri. Horrelako izena eman diote, sexu arriskutsua praktikatu eta ondorengo 120 orduetan daukalako eragina. Bost egun geroagoko pilula erosteko, berriz, medikuaren errezeta beharko duzue.
Pilula berria ez da hormonala eta bost aldiz indartsuagoa da biharamunekoa baino. Ondorioak, beraz, oso kontuan hartu beharrekoak dira. Pilula bat bakarra da eta 32,78 euro balio du.
Oso garbi esan nahi dugu ez dela ohiz erabiltzeko antisorgailua, LARRIALDIETAN bakarrik hartzekoa baizik. Preserbatiboa, berriz, beti ere erabili behar dugu, haurduntzea ekiditeaz gain, sexuz kutsatzen diren gaixotasunetatik ere babesten gaitu eta.