EGUBERRI ON!

 

Ospakizunez beteriko egun hauetan, edan, kontsumitu, probatu, gauza berriei ekin ohi diegu… Esan nahi dugu “lehen aldien” egunak izan ohi direla hauek: askok Gabonetan hartu dute estraineko aldiz droga mota jakin bat, lehenengo aldiz enroilatu dira batekin, edo koitoa praktikatu…

Sexualitatea dela eta, eduki ezazue gogoan hobe preserbatiboa soinean badaramazue, zoaztena zoaztela, badaezpada ere.

Droga dela eta, zerbait aurreneko aldiz hartu behar baduzue, informa zaitezte ahalik eta gehien (informazio fidagarriaz, noski) eta, horren ostean, erabaki ezazue hartzea ala ez. Horrela bakarrik ekidingo dituzue ondorio desatsegin ustekabeak.

Eta, jakina, sexualitatea eta droga batera dabiltzanean, ez ahaztu BETI ERE erabili behar dituzuela preserbatiboa, nahiz eta lotsa eman, nahiz eta guztiz kolgatuta egon. ez dago aitzakiarik eta asko dago, berriz, jokoan.

Zalantzarik edukiz gero, jo ezazue gure kontsultategira, horretarako gaude eta.

Eta, besterik gabe, primeran pasa eta datorren urtera arte. 2010ean ere segituko dugu jo eta ke.

KOLOKON

                                            

¿Quieres dejar un comentario?