ELKARTASUN AURRE-ESTREINALDIA
Abenduaren 28an, asteartea, ZIGORTZAILEAK-en estreinaldia izango da BARAKALDOKO YELMO CINES MEGAPARKean.
ZIGORTZAILEAK Arantza Ibarrak zuzenduriko eta Alfonso Arandiak lagundutako haurrentzako abentura pelikula da. Umore onez eta elkartasunez ikasgeletan tratu txarrei aurre egitea posible dela erakusten duen fikziozko lana da ZIGORTZAILEAK.
Elkartasun ekitaldia ospatuko da. Bertan izanendira filmaren zuzendaria eta protagonistak, bai eta Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea (AVAIM) nahiz SAVE THE CHILDREN, haurren eskubideen defentsan eta sustapenean diharduen elkartea.