ERASO SEXISTARIK EZ!
AKOSATZEA EZ DA LIGATZEA
- Ipurdia ukitzea ez da ligatzea.
- Lizunkeriak esatea ez da asegina izatea.
- “Utzi” erantzuten denean utzi da, ez da jarraitu edo heldu. “Utzi” utzi da.
- “Ez” esaten denean ez da.
ZER EGIN ERASO BATEN AURREAN
- Ezetz esateko eskubide osoa daukagu, beraz Neska Entzunarazi zure ahotsa!
- Emakume bat egoera larrian ikusten badugu, beregana jo eta gure laguntza eskaini behar diogu.
- Baietz badio gure babes osoa eskeini, larrialdietara lagundu, laguntza emozionala, erasotzailea kanporatzen lagundu…
- Bortxaketa kasu baten aurrean bagaude ez garbitzeko eta ez aldatzeko eskatu gogorra den arren.
- Indarrean dauden zerbitzuetara lagundu eta dauden salaketa aukerak aipatu.
GORA LIGOTEO SANUE
- Inoiz ez egin nahi ez duzunik.
- Zer edo zer egin nahi baduzu saiatu, baina badakizu: eskatu, entzun, errespetatu…
- Eta sortea baduzu, gozatu!
- Emakumeon kontrako indarkeriaren amaitzea denon ardura da. Beraz, edozein erasoren aurrean gure jarrera aktiboa izan behar du.
ERASO BAT JASO BADUZU, EDOTA ERASO BAT IKUSI BADUZU DEITU DUDA GABE
SALAKETA TELEFONOAK:
- SOS DEIAK:112
- Udaltzaina: 944 729 292
- Servicio atención de víctimas CAV: 900 840 111
PORTUGALETE.BERDINTASUNERAKO BATZORDE MISTOA