sexo, drogas y Rock & roll

BEGIRUNEA ZER OTE DEN

Leku jakin batean bizi zara, ikastetxe jakin batean ikasten duzu, lantoki jakin batean egiten duzu lan… Horrek guztiak hainbat taldetako kide zarela adierazten du, nortasuna ematen dizu eta badu eragina du zuregan; gainera, alde ona badauka, eta txarra ere bai. Oso garrantzitsua da talde horiek onartzen zaituztela sentitzea; guztien gustukoa izatea ere ezinezkoa da, alabaina.

Besteekin dituzun harremanetan garrantzi handikoa da begirunea izatea, bai zeure buruari, bai besteei. Zeure buruari begirunea izateko zein besteek zu errespetatzeko, zeure eskubide, uste eta iritziak defendatu behar dituzu eta hori egiteko moduaren arabera ondorio bat edo beste jasoko duzu. Zeure eskubideak defendatu behar dituzu, baina beti besteena errespetatuz.
discusion

“Esan behar duzuna, beste bati esan aurretik, esan zeure buruari”

(Lucio Anneo Séneca).

Denok eskubideak ditugun era berean, betebeharrak edo ardurak ere baditugu. Begirunez hartu behar zaituzte, baina zuk ere besteak begirunez tratatu beharra badaukazu. Hanka sartu ahal duzu, baina egindakoaren ardura hartu behar duzu gain eta ez bota errua besteei. Haserre zaitezke, baina besteen haserrea ere errespetatu behar duzu, nahiz eta ez ulertu edo haien arrazoiekin ados ez egon.

Batzuetan, zenbait egoeratan ez zaude ez gustura, ez ados, ez eroso. Sentitzen duzuna adierazi ahal duzu, baina indarkeria erabili gabe, ez fisikoa, ez hitzezkoa, irtenbidea aurkitu ez ezik, arazoa larriagotuko litzateke eta. Ez duzu erasorik onartu behar, ez zuri, ezta inori ere.

Gogoan hartu beti ez zaudela zuzen eta, hanka sartzen duzunean, zeure hutsegiteak onartu beharrean zaudela.