sexo, drogas y Rock & roll

DENBORAREN KONDAIRA

Presarik gabe bizitzen jakitea, aberatsa izateko modu bat da

Bonnie Friedman.

Denbora neurtzeko segundoak, minutuak, orduak, hilabeteak eta urteak darabiltzagu. Batzuek, gainera, mila miloika urteak eta argi-urteak ere badarabiltzate.

Norberak duen denboraren pertzepzioa da kontua. Horregatik, gustura gaudenean oso azkar doala uste dugu; aspertuta bagaude, ordea, segundo-hamarren bat ere jasanezin suertatzen zaigu.

Gazteek eta helduek ezberdin hautematzen dute denbora. Heldu baten bizitzan denbora oso azkar doa; gazte baten bizitzan, aldiz, astiro-astiro.

Batzuetan, zerbait egiteko itxaron behar izaten dugu, beste baten esku dagoelako edo erabaki baten alde onak berehala ikusten ez ditugulako. Horrelakoetan oso garrantzitsua da patxadaz hartzea, urduri jarri gabe, dena ezin baita  berehala lortu.

Denbora astiro doakigunean ez gara beti aspertzen. Une edo xehetasun jakin batzuei jaramon handiagoa eginez gero, lehen aintzat hartzen ez zenituen eta merezi duten zenbait gauza topatuko dituzu, ziur.