GAZTEAK INDARKERIA SEXISTAREN AURKA
Azaroaren 25a Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izanik, Ezkerraldea Gaztedi plataformak “Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalen Gazteria Zerbitzuak” jarduera anitzeko programa jarriko du martxan, horien guztien asmoa delarik gazteek etxeko indarkeria sexistaren kontra borrokatu beharra barnera dezatela. Horiek horrela, hona hemen hildo horretako jarduerak, datozen hilabeteetakoak:
Sakelakoaz egindako argazkisekuentzien I. lehiaketa gazteentzat, sexuen arteko bizikidetasunaren alde. Helburua da irudien bidez ulerkuntza, begirunea eta harreman orekatu aberasgarriak sustatzea, elkarrengana hurbildu gaitezen, sexuen arteko bizikidetasuna hobetze aldera.
Lehiaketa horretan banaka hartu ahal izango dute parte Ezkerraldeko gazteek, baldin eta 2014ko azaroaren 7an 15 eta 29 urte bitartekoak badira. Lanak aurkezeko epea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik.
Jarduera hau,gainera, Ezkerraldea Gaztedi proiektuari dagozkiolarik, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza du.
Halaber, Portugaleteko Gazteria Zerbitzuek indarkeria sexistaren aurkako programazioa osatu nahian “Baita ni ere. Gazteak Indarkeria Sexistaren aurka” jarduera ere antolatu dute, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa helburu dituelarik. Hau da, gazteak azaroaren 4tik 20ra, Gazte Gelara hurbil daitezke halako jarrera eta jokabideen aurka daudela adierazteko. Adierazpen xumea bezain baliotsua.
Argibide gehiagorako:
Gazteentzako Informazio Bulegoa
Martín Fernández Villarán kalea z. g.
94 472 93 13 / juventud@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Gazte Gela
Maestro Zubeldia kalea z. g.
94 461 66 38 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara