INTERNETEN BAZABILTZA… BABES ITZAZU ZURE DATUAK!
Informazio-iturri: www.gazteaukera.euskadi.net
Interneteko sare sozialak erabiltzen badituzu zure lagunekin hitz egiteko edo lagun berriak egiteko, kontu handia eduki behar duzu zure informazio pertsonalarekin, hau da, zure argazkiekin, zure bideoekin, zure datu pertsonalekin…
Parte hartzaileen anonimotasuna da tresna hauen arrisku handienetako bat. Pentsa ezazu momentu batez: zure argazki pertsonalak ezezagunen artean banatzen dituzu? Jai bat bideoz grabatzen baduzu, edonori ematen diozu bideo horren kopia bat? Eta ezagutzen duzun norbaiti buruzko gauza desatseginak entzuten badituzu, mundu guztiari ematen diozu horren berri? Seguru ezetz…
Babestu itzazu zure datu pertsonalak. Beste pertsona batzuek gaizki erabili ditzakete zure datuak. Badakizu, kontua: zeuk erabaki datua.