KAFEINA SPEEDAREN MOZKETETA
Ai Laket elkarteak egiaztatu du kontsumitzen diren anfetaminek eta speedak andeatze maila oso altua, batzutan % 80tik gorakoa, dutela. Laburbilduz, kontsumitzaileak, anfeta erosi nahian, benetan kafeina erosten du eta gramo bakoitzeko 15 edo 20 euro ordaintzen du. Gainera, prezioak gora egiten du jendeak gehiago erosten duen garaietan, izan ere, Gabonetan edo udako jaietan gorakada izugarria izaten da.
Ai Laket elkarteko Ricardo Caparrosen arabera, “ordaintzen dugun osagai eraginkorra toxikoagoa da drogari eransten zaizkion andeatzaileak baino”.
Kafeina maila altuarekin egindako andeatzearen arriskua agertzen da kontsumitzaileak espero duen efektua lortzen ez duenean, horren ondorioz sarriago kontsumitu behar baitu lortzeko: “Hortik dator gehiegizko dosifikazioaren arriskua”, dio Caparrosek.
Speedarekin nahasten den beste sustantzia bat metanola da. Metanola alkohol mota bat da eta denbora tarte bat pasa ondoren lurruntzen da, baina anfetaminari pisu handiagoa ematen dio eta horrela etekin handiagoa atera daiteke. Haren presentzia % 21era hel daiteke. Caparrosek esaten duen moduan, “pasta egoki lehortzen ez bada, eta gauez gaitza da lehortzea, eta esnifatzen bada, arriskua dago pikorren bat mukosetara itsatsita geratzea eta sudur-hobietan zauriak eta urradurak sortzea”.
BERAZ, ADI KONTSUMITZEN DUGUNARI! Eta ahal izatekotan, jo ezazu drogak aztertzen dituen leku batera eta jakin ezazu zehatz-mehatz zer kontsumitzen ari zaren.