KALAMUARI BURUZKO ERAKUSKETA
Kalamua da gure inguruan gehien kontsumitzen den droga ilegala. Eusko Jaurlaritzaren azken inkestaren arabera, 15-19 urtekoen arteko hirutik batek probatu egin du, % 24k azken urtean kontsumitu du eta % 9,9k azken hilabetean. Aurreko urteekin alderatuz, joera goranzkoa da. Horretan hasteko batez besteko adina 16 urte ingurukoa da.
Nolako hedadura duen kontuan izanda, egokia dirudi ekintzak bultzatzea erabakiak hartzeko orduan informatuta egon daitezen. Horretarako, Udalaren Drogamendekotasunen Sailak udalerriko ikastetxeei eskaintzen dien programa multzoaren barruan, honako ezaugarri hauek dituen ekimena aurkezten dugu:
- – Zortzi panelez osatutako erakusketa elebiduna da, kalamua kontsumitzearen arrisku nagusiei buruz oinarrizko informazioa dakarrena.
- – 14-18 urteko ikasleentzat da (DBH, Batxilergoa, LH, Oinarrizko Lanbide Heziketaren Udal Institutua…).
- – Santa Klaran egongo da ikusgai (Casilda Iturrizar 10), 2019ko urriaren 21etik 31ra.
- – Bisitak ikasgeletako talde naturaletan egingo dira (20 bat lagun ingurukoak).
- – Bisitaren iraupena ordubetekoa izango da.
- – Arlo horretan formazioa eta esperientzia duen pertsona batek gidatuko du.
- – Hezitzaileek liburuxka baten ale batzuk jasoko dituzte, taldeko kideentzat.
Zure ikasleek erakusketa bisitatzea nahi baduzu, hori kudeatzen duen taldearekin urriaren 11 baino lehen harremanetan jar zaitezke, egunaren eta orduaren erreserba egiteko: 944.425.784.