LA FUGA ETA RULO Y LA CONTRABANDA
Urrian banaketa iragarri zutenetik, bi taldeek gogor ekin diote lanari hoberena eskaintzeko.
Alde batetik, Rulok eta Fitok “Rulo y la contrabanda” osatzen dute. Beren lehen kantaren bideoklipa, “La cabecita loca”, atera berri dute, eta diskoa urrirako salgai egongo delako ustea dago. Momentuz badakigu azkenaldi honetan konposatutako 25 kantuetatik 11 egongo direla diskoan. Urriaren 29an 21:00etan joko dute Barakaldoko Rock Star aretoan (Megapark). Sarreraren prezioa 18 eurokoa da. Aurretik eros daitezke www.ticketmaster.es webgunean.
Informazio gehiago aurki dezakezu hemen: www.ruloylacontrabanda.com.
Beste aldetik, La Fugak bere abeslari eta gitarra-jotzaile berria aurkeztu du: Pedro Fernandez, Mr. Fylyn ohia. Irailean eta urrian minibira egingo dute disko berria grabatu baino lehen. Datak eta lekuak honakoak dira: irailaren 3an Tuteran, 17an Guadalajaran, 18an Huescan, 25ean Gasteizen eta urriaren 1ean Burgosen.
Informazio guztia www.lafuga.net webgunean.