NORAH JONES UZTAILAREN 11n BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIA

    Norah Jonesek uztailaren 11n aurkeztuko digu bere azken diskoa, ‘The Fall’, Bilbon, 20:00etan, Euskalduna jauregian. Norah Jones kantari eta piano-jotzaile estatubatuarrak rock leuna, jazz, blues, gospel, soul eta folk estiloak darabiltza batera disko horretan eta Marc Ribot, James Gadson, Joey Waronker eta James Poyser-ekiko kolaborazioak ere eskaintzen dizkigu.
    Sarrerak 35, 55 eta 65 eurokoak dira, gehi gastuak, eta martxoaren 12an (ostirala) egongo dira salgai. Erosi nahi izanez gero, jo ezazue www.livenation.es eta www.ticketmaster.es webguneetara, 902 15 00 25 telefono zenbakira edota Fnac, Carrefour, Halcón Viajes eta Power Records dendetara.
    Iturria: www.elcorreo.com.

¿Quieres dejar un comentario?