OCEAN COLOUR SCENE ETA THE LAST INTERNATIONAL, AZKENA ROCK JAIALDIA
Informazio iturri: www.eitb.eus
Azkena Rock Festibal jaialdiak itxi du dagoeneko hamalaugarren edizioko kartela. Ocean Colour Scene eta The Last International taldeen iragarpenekin zarratu dute aurtengo edizioko egitaraua.
Ocean Colour Scene Birminghamen sortu zen 1989an. Pop-rock doinuak lantzen dituen aipatu taldeak blues musikaren eragina ere badu.
1992an argitaratu zuten lehendabiziko diskoa, eta, 25 urteko ibilbidearen ondotik, gogotsu jarraitzen dute oraindik ere agertoki gainean.
The Last International talde estatubatuarra, berriz, poesia eta kritika soziala ardatz zituzten abestiei esker egin zen ezagun, baita oholtza gainean erakutsitako indarragatik ere.
ARF Rock Party lehiaketako irabazleak
Bestalde, ARF Rock Party lehiaketaren irabazleek osatuko dute kartela. The Outside Hourse, Black Horde eta Madmartin Trio dira hiru irabazleak.
EGITARAUA
Ekainak 19, ostirala
ZZ TOP
TELEVISION plays Marquee Moon
L7
D-GENERATION
BLACK MOUNTAIN
THE DUBROVNIKS
JD McPHERSON
THE WHITE BUFFALO
THE LAST INTERNATIONALE
LEE BAINS III & THE GLORY FIRES
SVEN HAMMOND
NICO DUPORTAL & HIS RHYTHM DUDES
MAD MARTIN TRIO
HIGHLIGHTS
Ekainak 20, larunbata
MASTODON
OCEAN COLOUR SCENE
RED FANG
CRACKER
KVELERTAK
EAGLES OF DEATH METAL
WOVENHAND
OFF!
REIGNING SOUND
JOHN PAUL KEITH
POWERSOLO
THE OUTSIDE HOURS
BLACK HORDE