OHARRA: KOKAINA LAGIN ARRISKUTSUA
Zer antzeman da?
EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretatik (SGiker) jasotako azkenengo emaitzetan arrisku handiko lagin bat topatu da. Lehen aldiz kokainazko lagin batean, sodio karbonatoa antzeman da, pisua emateko material bezala. Substantzi honek beste osagarriekin erreakzionatzen du laginaren pHa igota, igoera hau giza gorputzerako arriskutsua bihurtzen duelarik emaitza.
Lagin hau Elgoibarren Abuztuaren 31an egindako Testing esku-hartze batean jaso zen eta honakoa da bere konposaketa:
Lagina/ Jatorria: Elgoibar 2013ko Abuztuak 31 ELG310813 C7
Printzipio aktiboa: 15,51 kokaina
Aizuntzaileak: 24,37 fenazetina, 20,12 tetrakaina, 3,39 lebamisola, 2,50 lidokaina, 24,31 kafeina.
Diluitzaileak/Eszipienteak: 9,80 sodio karbonatoa
Sodio karbonatoaren kontsumoak kontsumo bidearen arabera leku batean edo bestean narritadura eragin dezake; muki-mitzetan, sudur-zuloetan, ahoan, eztarrian, esofagoan,…
Substantzia hartu eta gero goragaleak, gonbitoa edota beherakoa gerta daitezke. Hartuz gero gomendatzen da ura edo esne edatea. Ez da gonbitoa eragin behar, eta gauzatzekotan likido asko edatea komeni da. Ez da ez edari karbonatadunik ez edari azidorik hartu behar.
Kokaina kontsumitzen duten pertsonei:
Laginen konposaketa zehatza jakiteko bide bakarra analisia da. Gure web orrialdean Testing proiektuaren eta Ai Test Gunearen datak ikusgai daude. Hauetan, analisia dohainik egin daiteke.
Kokaina hartzean ohikoa baino narritura handiagoa nabaritzen baduzu, edota aurrerago deskribatu diren eraginak badituzu (goragalea, gonbitoa…, kontutan hartu sodio karbonatoarekin aizunduta egoteagatik izan daitekela.
Gogoratu kokainagatik, aizunketengatik eta diluitzailengatik eman daitezken arriskuak eta gozamenak aintzat hartzea dela kontsumo arduratsu baten oinarria.
Azken boladan susmagarria den kokaina laginak ikusi edo hartu badituzu, ahal izanez gero ekarri gurera aztertzera, eta ahal bada honen inguruan informatuiguzu (itxura, non erosi den, eraginak…).
Asociación Ai Laket!! Elkartea
Errementari kalea 88 behea
945231560
www.ailaket.comailaket@ailaket.com
https://www.facebook.com/ailaket.euskadi
https://twitter.com/Ailaket