OSO TXISTE ONA
Badabil untxi txiki bat korrika oihanean eta jirafa bat ikusten du porro bat egiten.
Untxitxoa gelditu egiten da eta esaten dio jirafari:
– Jirafa maitea, ez erre porro hori. Zatoz nirekin korrika egitera. Ikusiko duzu zein osasungarria den.
Jirafak pentsatu egiten du une batez, porroa lurrera bota eta untxitxoaren atzetik doa korrika.
Badabiltza biak, beraz, korrika oihanean eta elefante bat topatzen dute, koka arraia bat sudurretik sartzeko prest. Untxitxoa hurbildu egiten zaio elefanteari eta esaten dio:
– Elefante adiskidea, utzi kokari eta zatoz gurekin korrika egitera. Ikusiko duzu, primeran pasatuko dugu.
Elefanteak pentsatu egiten du apur batez, lurrera botatzen ditu ispilua eta koka eta beste bien atzetik doa korrika.
Korrika dabiltza, beraz, hirurak eta, bat-batean, lehoi bat topatzen dute, heroina zainetik sartzeko zorian. Untxitxoak esaten dio lehoiari:
– Lehoi adiskide maitea, nola izan daiteke zuk, oihaneko errege horrek, halakorik egitea? Utzi piko horri eta zatoz gurekin korrika egitera. Ikusiko duzu zein ona den.
Lehoia untxitxoari hurbiltzen zaio eta kristolako ostia ematen dio. Beste animaliek, harriturik, galdetzen diote lehoiari:
– Baina, baina… Zergatik jo duzu? Untxitxoak lagundu egin nahi dizu, besterik ez!
Eta lehoiak erantzuten die:
– Untxi kabroi alua! Tripia hartzen duen bakoitzean korrika hasi behar gara denok, ergel hutsak bezala.