PEARL JAM ETA RAMMSTEIN 2010EKO BILBAO BBK LIVE JAIALDIAN

               PEARL JAM taldeak, Europan zeharreko biran, jaialdian aurkeztuko du Backspacer, album berria, Estatu Batuetako salduenetakoen zerrendako lehenengo postuan dagoena.

Seattle hiriko taldearen bederatzigarren diskoa da Backspacer eta aurrekoaren estiloa (Pearl Jam, 2006) gordetzen du, 90eko hamarkadako indar eta bizkortasuna berreskuratu zituztenean. Albuma iazko irailean plazaratu zuten eta mundu osoko prentsa espezializatuak oso kritika onak eskaini zizkion. Brendan O’Brien-ek ekoiztu du (Neil Young, Bruce Springsteen, Red Hot Chili Peppers, Rage Against the Machine eta The Black Crowes taldeen produktorea bera, haien aurreko lana ere, Pearl Jam, ekoiztu zuena.

Azken bi album hauekin 90eko hamarkadako hasieran izan zuten mundu mailako arrakasta berreskuratu dute, jendea biltzeko ahalmen izugarria izanda. PEAR JAM taldeak 60 milioi disko baino gehiago saldu ditu bere historia guztian eta rock-and-rollaren historiako klasikoetakoa da.

PEARL JAMen lehenengo diskoa, Ten, 1991n argitaratua, NIRVANAren Nevermind albumarekin batera, Seattleko musika-mugimenduaren bultzatzaileetakotzat jo dute eta munduan lortutako arrakastaren eragilea ere bada.    

 

 

                                

Beste alde batetik, RAMMSTEIN taldea ere etorriko dela berretsi dute. Alemaniako seikotea da, 1994an sortu zen, estudioko sei disko argitaratu eta hamabi milioi ale saldu ditu mundu osoan.

Rammstein metal industrialetik sortua da, baina elementu elektronikoen moduko bestelako estiloekin zein dantza-musikarekin ere nahasten du. Horrexegatik beraiek “dantza-metala” esaten diote beren musikari. Haien azken diskoa Liebe ist für alle da (“Maitasuna hor dago denontzat”, joan den urrian argitaratu zen eta arrakasta handia izan du salmentan.

Baina, talde honen nabarmenena zuzeneko emanaldia da, ikusgarrienetakoa, non piroteknia ere erabiltzen baitute. Taldeko kantaria, Till Lindemann, piroteknikari aditua da eta, noizbait, Rammstein izeneko kanta sutan abestu du, suaren kontrako traje bat jantzita. Gainera, haien emanaldietan sua jaurtitzen duten maskarak eta txinpartak zein sugarrak botatzen dituzten makilak, gitarrak, mikrofonoak eta botak erabiltzen dituzte. Taldekide bat su-jaurtigailu batekin lapiko erraldoi batean sartu ohi dute eta txalupa puzgarri batean publikoaren gainean “nabigarazi” ere egin dute. Txundigarria, benetan.

SARRERAK www.bbk.es webgunean, 944.310.310 telefono-zenbakian edo BBKren orotarako kutxazainetan eros daitezke. Bai eta www.mosaicodiffusion.com webgunean zein honako denda hauetan ere:

ASTURIAS

Gijón – LIBRERÍA PARADISO – Merced 28
Oviedo – EL ÚLTIMO MONO – Rosal 70 behea

BARTZELONA

Bartzelona – REVOLVER – Tallers.

BURGOS

Burgos – PUB CONTRAPUNTO – Fernan González 18

GALIZIA

Santiago –GONG DISCOS – Plaza de Galicia
Vigo – DISCOS ELEPÉ – Doctor Cadaval 35

GIPUZKOA

Donostia – GONG – Arcco merkataritza-gunea, Irun plaza 6

PALENTZIA

Palentzia – DISCO CENTER – Mayor 55

VALLADOLID

Valladolid – DISCO CENTER – Labradores 23

Bonuak Bilboko AZKENA aretoan ere eros daitezke, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako kultura bonuko 15 euroko deskontuarekin, BBKren orotarako kutxazainetan jaso daitezkeenak. Azken aukera hori erabili nahi izanez gero, gogoratu Eusko Jaurlaritzaren kultura bonu horren promozioa urtarrilaren 16an bukatuko dela.

¿Quieres dejar un comentario?