SCAPE ROOM ONLINE JOKO ETA APUSTUEI BURUZ

PORTUGALETEKO UDALAK ONLINE JOKOAREKIN eta APUSTUEKIN lotutako arriskuei buruzko kontzientziazioa, hezkuntza eta prebentzioa helburu nagusi dituen jarduera bat proposatzen die gazteei. Funtsezkoa da ulertzea jolasa jarduera kaltegabea edo entretenigarria izan badaiteke ere, ondorio latzak ekar ditzakeela haien bizitzan eta ingurunean.

“90 gradutan” elkarteak Solar plazan egiten duen kamioi batean instalatutako SCAPE ROOM batean parte hartu nahi da. Horren gai nagusia joko problematikoa da.

Jarduera hau Portugaleten egingo da, urriaren 7tik 13ra, eta gazteek kartelean agertzen den QR baten bidez eman ahal izango dute izena.

Ordutegia 17:00etatik 21:00etara izango da asteazken, ostegun eta ostiraletan, eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 13: 00etara, eta 17: 00etatik 21: 00etara arratsaldez.