THE DIGITAL DEATH (HERIOTZA DIGITALA)

Alicia Keysek  The Digital Death kanpaina sortu eta bultzatu ere egin zuen. Kanpaina horrek, ezagun batzuek (Lady Gaga, Justin Timberlake edo Kim Kardashian, besteak beste) Facebook eta Twitterrera aldi baterako konektatzeari uko egitean datza. Kanpainiak diru kopuru hori biltzeko asmoa zuen, baina ez hain azkar ez eta hain era masiboan, kopurua ia-ia zazpi egunetan lortu baitute. Bildutako dirua hiesaren aurka lan egiten duen Keep a Child Alive erakundeari emango diote, Alicia Keys horren kidea izanik.
Lady Gagaren laguntza erabakigarria izan da, izan ere abeslariak 7 milioi jarratzaile ditu Twiterren eta berari dedikaturiko 24 orri baino gehiago, berriz, Facebooken.
Alicia Keysek hauxe esan du kanpainaz: “Bihotz-bihotzez ematen diet eskerrak xede honen alde lan egin duten fan, lagun eta artista guztiei, haien lanarekin benetako bizitzak salbatu dituzte eta”.

¿Quieres dejar un comentario?