UDA GOZATU 2014

Horretarako, uztailaren 3an, 10 :00etatik 14 :00etara elikagaiak manipulatzeko ikastaroa egongo da ; uztailaren 7, 8, 9 eta 10ean 11 :00etatik 12 :00etara surf-ikastaroa egingo dugu La Arena hondartzan. Azkenik, batukada ikastaroa ere izango dugu uztailaren 7, 8, 9, 10 eta 11n, 19 :00etatik 21 :00etara.

Horretaz guztiaz gain, askotariko tailerrak eta txapelketak ere prestatu ditugu: sukaldaritza-tailerra: pizza txikiak (ekainak 27, pyslass tailerra (uztailak 4, udan erakusteko eskumuturrekoak eta orkatilakoak egiteko tailerra (uztailak 16, gozogintza-tailerra : hostorezko palmeratxoak (uztailak 16, ping-pong txapelketa (uztailak 22) eta futbolin txapelketa (uztailak 30);. Tailerrok Gazte Gelan egingo ditugu 18 :30ean.

Gazte Gelaren jarduerak, beti legez, doakoak eta 14-30 urte bitartekoei begirakoak dira.

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiko Ezkerraldea Gaztedi proiektuaren barruan dago.

Hemen duzu argibide gehiago:

Gazte Gela
Maestro Zubeldia kalea z . g.
94 461 66 38 / aulajoven@portugalete.org
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara
Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
www.gazteriaportugalete.org

¿Quieres dejar un comentario?