ZENBAT ETA TABAKO GEHIAGO ORDUAN ETA SEXU GUTXIAGO
Espainiako Urologia Elkartearen arabera, gizon erretzaileen % 60k erekzioaren disfuntzioa pairatu behar izaten du eta ia erdiak arazoak ditu seme-alabak edukitzeko.
Nikotinak zuzeneko lotura dauka erekzioari eusteko ezintasunarekin, zakilera odol gutxiago heltzen baita. Espermatozoideen ekoizketa ere kalitate gutxikoa eta kontzentrazio gutxiagokoa da, bereziki egunean pakete bat tabako erretzen dutenen kasuan.
Maskuriko tumorearekin kontuz ibili behar da, tabakoaren kontsumoarekin daukan erlazioa oso nabaria da eta. Era berean, ezin ditugu erretzaile pasiboak ahaztu, horiek ere gaixotasun hori pairatzeko arriskua baitute. Kontu horretan ez dago sexu bereizketarik: guztiok gaude arriskuan.
Azkenik, ezin ahaztu gure hortzoiek ere sufritu egiten dutela, tabakoak arazoak hirukoizten baititu.
Tabakoak gorputzari sorrarazten dizkion kalteei buruz informatzen jarraituko dugu, baina momentuz gaurkoarekin hausnartzeko nahikoa dugu.