ZER-NOLAKO ERRITMOA IZANGO DU 2014. URTEAK?
Informazio-iturri: www.eitb.com
Musiklaz blai dator 2014. urtea. Besteak beste, Beyoncek ustekabean argitaratutako diskoak eta David Bowieren The next day lanak agurtu dute 2013a. Hala ere, urte berriak nobedade ugari ekarriko ditu: Adele, Mariah Carey eta Bruce Springsteen, esaterako.
Adele abeslari britainiarra hirugarren diskoa ekoizten ari da, eta baliteke 25 izena jartzea. Zenbait zurrumurruren arabera, urte honetan aurkeztuko du lan berria. Dena den, ikusi egin beharko da zer gertatzen den, amatasunagatik hartutako atsenaren ostean eta, antza denez, agertokiei dien beldurra kontuan izanda.
Bestalde, bi urteko atzerapenaren ostean, aurten iritsiko da Mariah Careyren disko berria: The Art of Letting Go. Iaz, ”Beautiful” abestia aurreratu zuen.
Iristear dago Bruce Springsteenen proiektu berria. High Hopes urtarrilaren 14an izango da dendetan.
Era berean, Coldplay disko berriko xehetasunak prestatzen ari da. Emaitza ezagutu aurretik, Los Juegos del Hambre: "Atlas" pelikularen soinu-bandan aparte hartu du.
Badirudi U2 irlandarrak ere disko berria lantzen ari direla. Coldplayk egin duen antzera, Nelson Mandelari buruzko pelikulako soinu-bandako ”Ordinary Love” kantua aurkeztu dute.
Horrez gain, litekeena da Shakira artista kolonbiarrak urtarrilean kaleratzea lan berria, ingelesez. Gainera, Rihannarekin elkarlanean egindako abesti batekin estreinatuko luke.
Azkenik, Foo Fighters, AC/DC, Iron Maiden eta Guns’N Roses taldeek ere erritmo berriak aurkeztuko dituzte urtean zehar.
Urte amaiera oparoa, euskal musikagintzan
Urte berriari begira, euskal taldeek ez dute nobedade asko iragarri. Oraingoz, Hesian, Betagarri eta Enkore disko berrietan lanean ari direla jakinarazi dute, eta udaberri aldera entzuteko moduan izango omen gara. Dena den, talde askok disko berria aurkeztuz amaitu dute 2013. urtea. Durangoko azoka agertoki gisa hartuta, Kauta taldekoek Agerre diskoa argitaratu dute, zenbait urte isilpean egon ostean. Gauza bera egin du Urtz banda donostiarrak, Astiro lanarekin. Horrez gain, Governors Arrasateko laukoteak Morphinapolis estreinatu du.
Bestalde, Ken Zazpi ere itzuli da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako elkarlanarekin. Halaber, Zea Mays bilbotarrek Da proposatu digute, estudioko zazpigarren diskoa.
Su ta Gar (Bizirik gaude, Napoka Iria (Arnasten ikasteko berriz, Glaukoma (vol.2, Bide Ertzean (77) eta Mursego (Hiru) eta taldeek borobildu dute 2013ko azken hiruhilekoa.