ZINEBI 52
PRE-ZINEBI
ZINEBIk Zabalgune Eraikinaren atarian programazio berezi bat antolatuko du 52. edizioa hasi baino hamar egun lehenagotik. Programazio berezi hau osatuko dute, azken edizioetan gertatu bezala, Bilboko ikus-entzunezko sektorea osatzen duten elkarteek, entitate profesionalek, taldeek eta zinema-eskolek egindako ekimen eta ekarpenek; jarduera ugari burutuko dira eta izango dira, besteak beste, ziklo tematikoak, mahai-inguruak, topaketa profesionalak, ZINEBI-Express lehiaketa, zinema-eskoletan egindako lanen erakusketa, umore-emanaldiak, musikalak, festak eta abar. PRE-ZINEBI honetako programazioa erantsita dago 52. edizio honen inguruko informazioan.
Emanaldia non: Zabalguneko Udal Zentroaren Atarian
SAIL OFIZIALA / NAZIOARTEKO LEHIAKETA
ZINEBI 52n 3.196 filmek eman dute izena (iaz baino 231 gehiago); 89 herrialdetatik datoz (209an baino 3 gehiago, eta horietatik 73 proposatu ditu (33 herrialdetako ordezkariak) Hautaketa Batzordeak Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko. Gehienek estreinaldia dute estatuan: horietatik 17 espainiarrak dira eta 9 euskaldunak.
Euskal Zinemaren atalean honako hauek hautatu dituzte lehiaketan parte hartzeko:
-Artalde, Asier Altunarena (fikzioa).
-Un novio de mierda, Borja Cobeagarena (fikzioa).
-Bodegón, Tucker Dávila Woodena (fikzioa).
-La piscina, Igor Garcíarena (fikzioa).
-Korosho (Todo bien, Miguel Ángel Jiménezena (fikzioa).
-Ondar ahoak, Ángel Aldarondorena (animazioa).
-Daisy Cutter, Enrique García eta Rubén Salazarrena (animazioa).
-Ámár, Isabel Reguerarena (animazioa)
-Birdboy, Pedro Rivero eta Alberto Vázquezena (animazioa).
Espainiako Zinema atalean, aipatutakoez gain, hauek daude:
-La màquina il-luminda, Ana Mª Reyes eta Jonás Romerorena (dokumentala).
-Les Variations Dielman, Fernando Francorena (fikzioa).
-Merry Little Christmas, Manuel Marín eta Ignacio Martínena (fikzioa).
-¿Te vas?, Cristina Molinorena (fikzioa).
-Cuando corres, Mikel Ruedarena (fikzioa).
-El premio, León Siminianirena (fikzioa).
-En el insomnio, José Ángel Alayónena (animazioa).
-Sidewalk, Frank Sahararena (animazioa).
Lehiaketan parte hartzeko hautatu diren 74 filmen generoak kontuan hartzen baditugu, Zinemaldiaren araudian ezarritako hiru mailen arabera (dokumentala, fikzioa eta animazioa, horietariko 10 dokumentalak dira (% 13’69, 41 fikziokoak (% 56’16) eta 22 animaziokoak (% 30’13). Banaketa geografikoari dagokionez, euskal eta espainiar filmak alda batera utziz, aurten ere azpimarragarria da herrialde hauen parte-hartzea: Alemania (6, Britainia Handia (5, Frantzia (5, Finlandia (3, Amerikako Estatu Batuak (2) eta Portugal (2). Latinoamerikaren atalak sari berezi bat du irabazleen zerrendan, euskal eta espainiar atalek bezala, eta aurten nabarmentzekoak dira Argentina, Bolivia (lehen aldiz, Brasil, Txile, Kuba eta Mexikoko filmak. Nazioarteko lehiaketan orain arte oso ohikoak izan ez diren herrialdeek hartuko dute parte, hala nola: Japonia, Letonia, Zeelanda Berria edo Ukraina. Parte-hartzea hain anitza izanik (herrialde, eremu geografiko eta kultura desberdinekoak) argi uzten du Zinemaldi beterano hau benetan oso nazioartekoa dela.
Emanaldia non: Arriaga Antzokian
INFOSPAIN
Lehiaketako Sail Ofizialean ez dauden Espainiako film laburrak, dokumentalak eta animaziokoak. Aurten, atal honetan, 17 film daude, 9 lehenengo mailan, 3 bigarrengoan eta 4 hirugarrengoan.
Emanaldia non: Arriaga Antzokian
INFOEUSKADI
Sail Ofizialean ez dauden 18 ekoizpen dira, euskaldunak, lehiaketatik at: 8 fikzioko, 6 dokumental eta 4 animazioko.
Emanaldia: Arriaga Antzokian
MICHELANGELOREN BEGIRADA. ANTONIONIREN DOKUMENTALAK ETA IKUS ENTZUNEZKO SAIAKERA BATZUK BERE LANAREN INGURUAN
Centro di Studi sul Cinema Italiano (CSCI) zentroaren laguntza izan du erakusketa honek (Espainian ezezaguna). Italiako zinemagile handiaren lana, ekoizpena eta dokumentalak erakutsiko dira, 1943 eta 2004 bitarte egindakoak. Horietariko batzuk (Gente del Po (1943-1947, Chung Kuo (1972) edo Lo sguardo di Michelangelo (2004)) bere filmografian oinarrizkoak dira kritikarien ustez. Erakusketa honetan bere bizitzaren eta lanaren inguruko dokumental batzuk ere izango dira, André S. Labarthe, Lino Micciché, Enrica Antonioni eta Carlo di Carlo adituek egindakoak. Azken bi hauek bere hurbileneko laguntzaileak izan dira eta eskola magistral bat emango dute Bilbon zinema garaikidearen maisu honen filmografiak egun duen garrantziaren eta zentzuaren inguruan. Gainera, ZINEBIk eta CSCIk, eta beste batzuen laguntzaz (Italiako Kontsulatua Bartzelonan, Filmoteca de Cantabria Filmoteca, Cinemateca UGT-Sevilla eta Obra Social Sa Nostra de la Caixa de Balears, Antonioni, documentalista liburua argitaratuko du Carlo di Carlo eta Daniela Aronicak idatzitakoa. Liburu honen asmoa, lan dokumental hauek gogora ekartzeaz gain, lan zinematografiko honen dimentsio pertsonal eta artistikoan sakontzea da, modu kritikoan eta sistematikoan. 52. edizioan izango diren jardunaldietan aurkeztuko da liburua.
Emanaldia non: Arte Eder Museoaren Auditoriumean
ESPAINIARRAK PARISEN. FRANTZIAN FILMATUTAKO ESPAINIAR ERBESTERATZEA (1945-1978)
Luis E. Parés historiagile eta idazle zinematografikoak koordinatutako ziko honetan, Frantzian 60 eta 70eko hamarraldietan erbestean egondako espainiar zinemagile-multzo baten lanik adierazgarrienak aurkeztuko dira. Multzo honetan denetarik dago, jatorri, adin eta jakin-nahi intelektual askotarikoak dira eta elkarren artean duten antzekotasuna esperimentazioa formalaren aldeko apustua da, underground filosofia, jarrera probokatzailea eta eduki politiko borrokalaria; aldi berean, erbestea, nostalgia eta Espainiaren gaia dituzte kezka nagusi. Erakusketa honetan, besteak beste, guretzat bereziak eta ezezagunak diren ondorengo lanak ikus daitezke: Andorra (Joan Castanyer, 1940);, Le Jouet Criminel (Adolfo Arrieta, 1969, zeinak Adolphe Arrietta izenarekin sinatzen baititu lanak, Le Sujet où le Secrétaire aux mille et un tiroir (Joaquín Lledó, 1974, Arriba España (José Mª Berzosa, 1976) eta Viva la muerte hunkigarria, 1970an nazioartean oso ezaguna den Fernando Arrabal antzerkigileak zuzendutakoa. Hain zuzen ere, Bilbora etorriko da erakusketa hau aurkeztera.
Emanaldia non: Bilboko Alhondigan
BEAT, BEATITUDE. BEAT BELAUNALDIAREN ZINEMA (1959-1991);
Gorka Bilbao-Palaciosek, Bilboko kritikari, saiogile eta idazleak, dokumental sorta bat aurkeztuko du Beat Belaunaldia izeneko Ipar Amerikako artista eta idazle multzoko ezagunenak direnen bizitzaren eta lanaren inguruan. Beatnik-ak, askatasunaren metafora bat izan ziren Amerikako Estatu Batuetan 50eko hamarraldiaren erdialdetik aurrera, antikomunismoa eta Gerra Hotza nagusi ziren garaian, eta beraien nortasun zeinua bidaia eta bizitza nomada izan ziren. Hautaketa hau esperimetazioan oinarritutako ibilbide kronologikoa da eta hainbat lekukotasun biltzen ditu: Jack Kerouac, William Burroughs, Allen Ginsberg, Neal Cassidy eta Lawrence Ferlinghetti. Arauz kanpoko dokumental eta fikzioetan azaltzen dira lekukotasun hauek, ondorengoetan, besteak beste: Pull My Daisy (Alfred Leslie / Robert Frank, 1959, Towers Open Fire (Anthony Balch / William S. Burroughs, 1963, Chappaqua (Conrad Rooks, 1966, Bill & Tony (Anthony Balch, 1972, Heart Beat / Lost Generation (John Byrum, 1980); edo William S. Burroughs: Commissioner of The Sewers (Klaus Maeck, 1991);. Ziklo hau antolatu dela baliatuz iparramerikako abeslaria den Laurie Anderson (protagonista batzuen lagun eta errepideko kide) Bilbora etorriko da bere azken diskoa aurkeztera: Transitory Life.
Emanaldia non: Bilboko Alhondigan
Kontzertua non: Kale Nagusiko BBK Aretoan
ESPERIENTZIA BITXI BATEN INGURUKO ALBISTEAK. SCOTTISH DOCUMENTARY INSTITUTEren (SDI) AURKEZPENA
EITBren laguntzarekin, ZINEBIk Edinburgh College of Artekoa den erakunde honek ekoitzi berri dituen dokumentalen egoera aurkeztuko du. SDI ikus-entzunezko ikerketa zentroa, irakaskuntza-zentroa eta ekoizpen-etxea da aldi berean, eredua da eta nazioartean aitormena du. Hori lortzeko antolaketa egitura hibridoa du, irekia eta dinamikoa. Funtzionatzeko duen erari esker mundu osoko freelancer-ekin lankidetzan aritzen da hainbat proiektu aurrera ateratzeko modu natural eta jarraian. Insitutu honen lanak hautatu dituzte azken urteotan hainat zinemaldietan (Cannes, Sundance, Tribecca, IDFA edo Cinéma du Réel). Noe Mendelle da oraingo zuzendaria eta berak eta bere bi laguntzaile nagusienetakoek Bilbon aurkeztuko dute eskualde batean izandako ekoizpen mailako esperientzia interesgarri hau. Topaketa profesional honetan Euskal Herriko ikus-entzunezko industriaren sektore ugari izango dira. Erakusketa honetan dokumental egin berriak daude, zinemagile gazte eta etorkizunekoek egindakoak, besteak beste: Peter Everett, Yasmin Fedda, Anne Milne, Marcelo de Oliveira eta Sana Bilgrami.
Emanaldia eta aurkezpena non: Arte Eder Museoaren Auditoriumean
GERRA HOTZA MAITASUNAREN ONDORIOZ. ERRESUMA BATUKO ZINEMA ETA BIDEO EGIN BERRIAK
Ian White zinematografia-komisarioaren laguntzarekin (eskuarki Londres, Amsterdam eta Berlinen lan egiten duena) , ZINEBI 52k une honetan britainiar ikuspegiko ikus-entzunezko sorkuntza-lan apurtzaileenak aurkeztuko ditu. Errealizadore originalen eta bikainenen askotariko lanak erakutsiko dira, hizkuntza, narrazio-kode, gai-saiakera eta eduki ugari lantzen dituztenak.
Komisario horrek dioenez “Erresuma Batua ez da existitzen. Erakusketa honetan, behintzat, ez. Pertsona batzuk han jaio ziren, batzuek han bizitzea erabaki zuten, nahiz eta euren jaioterria ez izan, eta batzuek filmak egin dituzte han, nahiz eta han ez jaio eta han ez bizi; beraz, Erresuma Batua esatea termino zehaztugabea erabiltzea da guztientzat baliagarria izateko, sailkapen errepikakorregia da mota honetako erakusketa bat proposatu behar bada. Aurkeztuko ditudan programak beste parametro batzuk erabiliz antolatu dira, hala nola, nik dudan harremana zuzendariekin eta zuzendariek euren artean dutena”. Hauek dira lanik berrienak aurkezten dituzten errealizadoreak, besteak beste: Emily Wardill, 52. edizio honetako Nazioarteko Epaimahaian dagoena; Redmond Entwistle; Ursula Mayer eta Laure Provost.
Emanaldiak non: Arte Eder Museoaren Auditoriumean eta Guggenheim Museoaren Auditoriumean
ITXURALDATZE DOTOREA. OMENALDIA NICOLAS ROEGI
Nicolas Roegik (Londres, 1928) Ohorezko Mikeldia jasoko du zinemaldiaren Amaiera Ekitaldian, ZINEBIren 52. edizioan arreta berezia emango baitzaie gure artean gutxi ezagutzen den zinema britainiarraren alderdi batzuei. Zuzendari honek karrera luze eta oparoa du argazki-zuzendari gisa ere bai, eta gurtzekoak diren film batzuk ditu nazioarteko kritikaren eta mundu osoko zinemaldien ustez. Batzuetan oso polemikoa da bere suspense-film batzuetan giro surrealista bitxia erakusten duelako, zuzentzeko duen estiloa oso pertsonala da eta aldi berean ezagut daitekeen modukoa, nahita itxuraldatzen du errealitatea hurbilketa naturalista egin beharrean. Argazki-zuzendari gisa maisu handiekin egin du lan: Roger Corman (La máscara de la muerte roja, 1964, David Lean (Doctor Zhivago, 1965, François Truffaut (Fahrenheit 451, 1966, Richard Lester (Golfus de Roma, 1966) eta John Schlesinger (Lejos del mundanal ruido, 1967). Zuzendari gisa egindako lanen artean musikari garrantzitsuekin eta nazioarteko aktore ospetsuekin egindakoak daude: James Fox eta Mick Jagger (Performance, 1970: Donald Camellekin batera zuzendutakoa, non eta sex&drugs&rock’roll konbinazioa paranoia izatera ere iristen den); Julie Christie eta Donald Sutherland (Amenaza en la sombra, 1973: bikote baten bizitza bihurria da, non eta betiko gai diren larritasunak eta sexuak berebiziko garrantzia duten, Art Garfunkel eta Harvey Keitel (Contratiempo, 1980, intriga drama zakarra eta distokikoa da, giza harremanen inguruan eta Vienan kokatua) eta Tony Curtis eta Theresa Russell (Insignificancia, 1985: New Yorkeko hotel batean gerta izan zitekeen topaketa berezi baten inguruan, non eta Einstein, Marilyn Monroe, Joe Di Maggio eta Amerikaren aurkako Jardueren Batzorde beldurgarriaren sortzaile izan zen McCarthy senatorea elkartuko liratekeen).
ZINEBIk atzera begirakoa aurkeztuko du, Nicolas Roegik berak hautatutako film gogokoenak emanez, besteak beste: Walkabout (1971);, Australiako basamortuan kokatuta hasiera-erritoak erakutsiz eta galdutako xalotasuna atze-oihal gisa; El hombre que vino de las estrellas (1976, David Bowie protagonista duela, extralurtarraren azalean jarriz; eta berriena dena, Puffball (2007).
Emanaldia non: Guggenheim Museoaren Auditoriumean
G.L.F. (GRAFFITI LIBERATION FRONT)
G.L.F. proiektu artistiko bat da, Nacho Magro artistaren eta Bilboko consonni taldearen arteko lankidetzaren ondorioz sortutakoa. Graffitia eta bestelako irudikapen (azpi)kulturalak aztertzen ditu batetik, zeinu linguistiko gisa, bestetik, irudikapen-sinboloen ekoizle gisa, gizarte talde batzuk eurenak bailiran erabiltzen dituztelako, eta azkenik, gizartean duten tokian daudela berezko adierazpenak egiten uzten dieten sintoma eta tresna gisa ere aztertzen ditu. Era berean G.L.F.-ek hausnarketa egin nahi du hiriko estiloaren eta artearen kapitalizazioaren eta merkantilismoaren inguruan edo sistemak erradikaltasun hori formalizatzen duen moduaren inguruan. Horretarako graffiti writing delakoaren agerpenen ibilbide historiko bat proposatzen da, jatorrian hasiz, alegia, 60ko hamarraldian New Yorkek auzo marjinaletan hasiz (aireari oihu eginez, hiri guztian oihartzuna izanik, itxuraz bestelako asmorik gabe, jarraian 68ko maiatzean gertatutako mugimendu- eta asanblada-egoerak azalduz (1952ko Debekatzea debekatuta eta Ne travaillez jamais lelotzat hartuz, eta azkenik hip-hop azpikultura edo estetika afroamerikarra erakustera iritsiz, galtza erorien estetika azalduz, hain zuzen ere, kartzeletan gerrikoa erabiltzea debekatuta zegoela gogoratuz.
Zikloan dokumentala, esperimentazio-lanak eta animaziokoak egongo dira, film labur, ertain eta luzeak, eta Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian, Espainian eta Brasilen egindakoak izango dira. Gainera estabaida-jardunaldi bat ere antolatuko da, non eta adituek, zikloaren asmoak jarraituz, ondorengo gaiak jorratuko dituzten: Desde una mirada sobre el espacio público y su banalización, Francesc Muñozek parte hartuko du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hiri Gerografian katedraduna dena; Del grafiti al arte urbano, Remedios Vicentek aurkeztua, hormen jabeak diren auzokideen eta hirietako artisten artean bitartekari-lanak egiten aditua dena; Pablo España, Democracia taldeko kide eta Madrilgo Europako Unibertsitateko irakasle; eta Mischa Caníbal, skater, artista, enpresario anarkokapitalista eta komisario independentea. Aurkezpen hauen ondoren mahai-inguru bat egongo da. Bertako artistek parte hartuko dute eta moderatzailea Nacho Magro izango da, ziklo hau koordinatu dutenetako bat eta arte publikoan aditua Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren tituluz.
Emanaldia non: Kale Nagusiko BBK Aretoan
Mahai-inguruak non: Hika Ateneon (Ibeni Kaia, z/g)
SAILKATU GABEKO IRUDIAK. IRINA V. EVTEEVAREN EZ OHIKO ZINEMA
Aurreko edizioetan gertatu bezala ZINEBIk bilbotarrei erakutsiko die gure herrialdean ia ezezaguna den zinemagile baten lana. Ekialdeko zineman espezialista den Carlos Muguiroren eskutik 52. edizioak ohiko edozein generotatik at dagoen zinemagile ospetsu baten filmografia erakutsiko du, hain zuzen ere Irina V. Evteeva (Leningrado, 1956) errusiarraren lana, 52. edizio honetako Nazioarteko Epaimahaikidea. Zuzendari hau sailkatzea ezinezkoa da, errusiar-sobietarrek animazio-zinema egiteko duten tradizioari eutsiz zinema esperimentalaren baliabideak erabili baititu: fotograma bera margotu egin du, hainbat irudi mota erabili ditu (artxibo-irudiak, etxeko filmak eta dokumentalak) eta baliabide hauek guztiek saiakera zinematografikoaren ezaugarriak ematen dizkie irudi boteretsu eta erakargarriei, baita ere muturreko originaltasuna zinema garaikideari. Bere lan osoa ikus ahal izango dugu lehen aldiz Espainian ZINEBIri esker. Ikusiko dugunak erakusten du zinema garaikideak antzekotasuna bilatzen duela testuetan, eta hori lortzeko zitak erabiltzen ditu, kopiak egiten ditu eta erreferente kultural kanonikoak birsortzen ditu, besteak beste erreferente literarioak (Hoffmann, Lermóntov, Pushkin, Blok, Biely, Maiakovski eta abar) eta piktorikoak ere bai, Goyari egindako hainbat aipu kontuan hartzen baditugu. Lan adierazgarrienetarikoak dira ondorengoak: A Horse, a Violin… and a Bit of Nerve (1991);, Clown (2002, Petersburg (2003) eta The Little Tragedies (2010);.
Emanaldia non: Guggenheim Museoko Auditoriumean
FRONDOSO MISTERIO… MUSIKA ETA ZINEMA LUIS DE PABLOREN ARABERA
ZINEBIk , 52. edizioaren Inaugurazio Ekitaldian, omenaldia egin eta Ohorezko Mikeldia eman nahi dio, merezimendu osoz, Luis de Pablo bilbotar konpositore ospetsuari. Espainiako zinema modernoaren film garrantzitsuenetako batzuen musika egin du eta nazioartean ospe handiena duen gure herrialdeko musika-abangoardiaren ordezkarietako bat da. 51ko Belaunaldia (Espainiako musika sorkuntza berritu zuen konpositore-multzoa Europa Erdialdeko abangoardiekin lotuz) deiturikoaren buru nabarmena zen, serialismoa eta serialismo-ondorengo korronteak sartu zituen, hizlaria eta teknika garaikideen irakasle, ALEAren sortzaileetariko bat izan zen: musika elektroakustikoa egiteko laborategia eta aldi berean elkarte filarmonikoa, hainbat konpositoreren musika erakutsi ziguna, hala nola Schönberg, Alban Berg edo Stockhausenen musika. Zinemagileekin ere lan egin zuen, hauekin, besteak beste: Elías Querejeta, Javier Aguirre, Carlos Saura, Angelino Fons, Víctor Erice, Ricardo Franco eta Emilio Martínez Lázaro. ZINEBIk berak proposatutako lanak erakutsiko ditu, zinemarako egindako lan garrantzitsuenen artean hautatutakoak: La caza (Carlos Saura, 1966, De cuerpo presente (Antton Eceiza, 1967, Los desafíos (Víctor Erice/José Luis Egea/Claudio Guerín, 1969) eta A un dios desconocido (Jaime Chavarri, 1977). Inaugurazio Ekitaldian bere lehenengoetariko lan bat emango da: Operación H film laburra, Nestor Basterretxeak 1963an zuzendutakoa.
Emanaldia non: Bilboko Alhondigan
EMANALDI BEREZIAK
Aurreko edizioetan bezala ZINEBIk arreta berezia eskainiko dio 52. edizioan berriki ekoitzi diren euskal dokumentalei. Beraz, Javier Rebollo bilbotar zuzendariak bere azken lanetako bi aurkeztuko ditu, biak ere film ertainak: Arquitectura y revolución: el racionalismo vasco, XX. mendeko Euskal Herrian gerren artean izandako arkitektura-estilo honen memoria eta iraunaldiari eskainita; eta Bilbao en el tiempo, zinemagileraren ikuspegi berezia Bilboko irudi zahar eta berrien inguruan eta zinematografia-platoa izateko dituen aukerak. EITBk
Mugaritz, la cocina inacabada film luzea aurkeztuko du, Gentzane Martínez de Osabak, Álex García de Vicuñak eta José Mª Argoitiak egindakoa, nazioartean ospetsu den Andoni Luis Aduriz gipuzkoar sukaldari handiaren ideiak eta lana erakusteko, eta berak egingo du aurkezpena Bilbon. Atal honi amaiera emateko bi dokumental daude, Bilboko gaiak oinarri dituztenak. Lehenengoaren izenburua Aquella vieja luna de Bilbao da, zuzendaria Pepe Azpiroz da eta historia hurbiltzen digu Bilbo Zaharrean Erdi Aroan kokapena izan zenetik Hiribilduaren jatorria aztertuz. Bigarrena Bilbao, historias de bomberos da, zuzendaria Asier Abio da eta Bilboko Suhiltzaileen alderdi pertsonal eta profesionalak erakusten ditu hurbiltasunez eta modu hunkigarrian.
Emanaldia non: Guggenheim Museoko Auditoriumean
ZINESKOLA
Goiz-saio hauetan Bilboko ikastetxe publiko eta pribatuetan lehen hezkuntzan dabiltzan haurrek gozatzeko aukera dute azken ekoizpen nazional eta nazioartekoen kontura, euskaraz eta gaztelaniaz, bereziki beraientzat egindako lanak ikusiz. Emanaldi hauetako gaiak urtez urte interesgarriagoak dira ikasle eta irakasleentzat eta hezkuntzari begiratuz ikasgeletan burutzen den balio-hezkuntzaren osagarri bihurtzen dira. 52. edizio honetan ondorengo filmak ikus daitezke: Tonari No Totoro (Hayao Miyazaki, Japón, 1988. Ani. 86’, baso batean bizi diren izaki berezien historia da, bihotz garbia baino ez dutenek bakarrik ikus ditzaketen izakiak; Wickie und die Starken Männer (Michael Bully Herbig, Alemania, 2009. Fik. 85’, Wickie, el vikingo animazioko sail ezagunaren beste adaptazio bat da, Runer Jonssonen haur-liburuetan oinarrituta; eta Toy Story 3 (Lee Unkrich, EE.UU., 2010. Ani. 103’, jostailu anitz eta ugarien abenturen inguruko azken filma, oraingo honetan haurtzaindegi batean utzi baitituzte erruz.
Emanaldia non: Arriaga Antzokian
EMANALDIAK IZANGO DIREN BESTE TOKIAK
Villamonte Kultur Aretoa (Getxo): Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten euskal filmak eta Infospain sailean izango diren espainiar filmak aurkeztuko dira.
BESTELAKO INFORMAZIO INTERESDUNAK
Óscar Mariné (Madrid, 1951); diseinatzaile, ilustratzaile eta pintoreak, ZINEBIren irudi grafikoa sortu duena 2000tik aurrera, 2001ean New Yorkeko The Art Directors Club-eko Merit Award ospetsua jaso zuenak 42. ediziorako egin zuen kartelagatik, joan den urrian Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak urtero ematen duen Diseinu Sari Nazionala jaso du, horrekin batera ibilbide profesional bikain eta eredugarria aitortuz. Pedro Almodovarren eta Alex de la Iglesiaren filmetako irudien diseinuan lan egin du Óscar Marinék, Bruce Springsteen eta Brian Eno musikarien lanetan ere bai, El Pais egunkariaren orrialdeetan eta nazioarteko enpresa komertzialen kanpainetan ere bai, adibidez, Absolut Vodka eta Loewe.
ZINEBIk bere irudi grafikoa eta informazio eta komunikazio bitartekoen diseinu bisuala zaintzen duen moduan Zinemaldiak UPV-EHUko Arte Ederren Fakultatearen partaidetzarekin instalazio berritzaile bat erakutsiko du Arriaga Antzokiko plazan 52. edizioak irauten duen aste horretan: Fakultateko ikasleek esklusiban ZINEBIrentzako sortu duten elementu ikonografiko bat izango da. Autobus bat artistikoki tuneatuko dute eta barruko giroak irudiak mugimenduan daudela iradokiko digu.
ZINEBI 52k sail berria inauguratuko du bere katalogoan:
Espectador in fabula du izena. Narrazio laburrak izango dira, non eta idazle euskaldunek, euskaraz edo gaztelaniaz, urtero zinemaz duten ikuspegia azalduko diguten, beti ere literatura-gai gisa, eta filmek hitzekin duten harremana aztertzeko modu berezia azalduko digute… zinema-historiak izango dira, zinemara doan jendearen ingurukoak edo bizitza kamera baten zulotik ikusi nahi dutenena. Azken finean historia hauetan zinema atze-oihal xumea besterik ez da izango. Atal honi ekingo dio Juan Basek (Bilbao, 1959, ipuin, gazteentzako nobela historiko eta bestelako nobelen egilea, hain zuzen ere, hauek idatzi dituena: Alacranes en su tinta (2002, La cuenta atrás (2004) eta Voracidad (2006, 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuena. Gaur egun El Correon zutabegilea da eta La Risa de Bilbao / Bilboko Barrea, Umore-literatura eta Grafiko-umorearen Nazioarteko Astea Jaialdiaren zuzendaria da. ZINEBI 52ko katalogorako hautatutako bere ipuina (izenburua: El tigre turolense) kronika bat da, protagonistari eta bere lagun xelebreei bururatu zaien egitekoaren kronika, alegia, 80ko hamarraldiko Bilbon film labur bat egitea, autorearen umore pertsonal eta bereziaren ukituarekin.