• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

HEROÍNA…

Menpekotasuna sorrarazten du arin eta erraz. Informaziorik ezak zeharo hondatu ditu belaunaldiak eta belaunaldiak, heroinaren lagunak (heroiak) zirelakoan.

Heroinaren ondorioak hain hilgarri eta latzak izan direnez gero, nolabait droga guztien kalteak bereganatu ditu.

Jako, jomaro, zaldia, hero, zuria… Izen horiek guztiak ditu heroinak. Hauts marroia da eta injektatu, esnifatu edo erre egin daiteke.

Opio izeneko landaretik ateratzen da. Droga gogor-gogorra eta benetan suntsikorra da.

urtera arte askatasun osoz zebilen merkatuan aspirinarekin batera.

heroina

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462361563566{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZER GERTA DAKIZUKE HEROINA HARTUTA?

Min fisikoa leundu egingo dizu.

Lipar batez inguruko guztiaz ahaztuko zara.

Ez duzu ezertan ere pentsatuko.

BAINA HEROINA HARTUZ GERO, APUR BAT HARTUTA ERE,…

Aurreneko ondorio legez, inguruko arazoak une batez ez zaizkizu interesatuko eta gustura sentituko zara.

Gero eta dosi handiagoa beharko duzu.

Geroago, heroina hartuko duzu, baina heroinaren faltak ematen duen mina leuntzearren bakarrik.

Berehala engantxatuko zara: nahikoak dira aste apur batzuetan etengabe hartzea.

Desengantxatzea, aldiz, gogorra eta mingarria da, eta hainbatentzat, gainera, ezina.

Erabakitzeko ahalmena galduko duzu. Beste ezer ez duzu buruan izango, heroina besterik ez.

Zulo itzela egingo dizu poltsikoan.

Arazo larri-larriak izango dituzu bai buruan bai gorputzean.

 

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

ETA HEROINA HARTZEN JARRAITUZ GERO…

Hobe zer hartzen duzun kontrolatzen baduzu. Benetan gaitza da heroinaren garbia kontrolatzea. Horregatik, gaindosia ekiditeagatik, hobe oso gutxi hartzen baduzu.

Ez injektatu zainetan.

Dena den, zainetan injektatzen baduzu, ez siringarik ez eta beste tresnarik ere ez partitu inorekin, horrela ez baituzu beste edozer ere partituko.

Ez erabili siringa birritan. Hartu beste bat, berria noski.

Adi ibili zeure egoera fisikoari eta zure harremanei lagun eta familiartean.

Eman bueltatxoa tratamendu zentroetan zure osasun egoera jakiteko eta zer har dezakezun heroinaren ordez.

Saia zaitez beste droga mota batzuekin ez nahasten, koktel hilgarria gerta daiteke-eta.

ETA NAHITAEZ JAKIN BEHAR DUZU:

Menpekotasun bortitza, heroinaren garestia eta informazio eza direla kausa, kontsumitzaile asko eta askok delituak egin dituzte (eta gartzelara joan dira, noski), osasunaz ahaztu dira, gaixotasun sendaezinak eureganatu dituzte eta familia galdu dute. Gizarteak, gainera, arbuiatu egin ditu.

Heroinazale askok den-dena galdu dute: heroina besterik ez zaie gelditu. Laguntzarik gabe nekez egingo dute hobera.

Heroinazale asko hil ditu heroinak.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]