Hobe zer hartzen duzun kontrolatzen baduzu. Benetan gaitza da heroinaren garbia kontrolatzea. Horregatik, gaindosia ekiditeagatik, hobe oso gutxi hartzen baduzu.
Ez injektatu zainetan.
Dena den, zainetan injektatzen baduzu, ez siringarik ez eta beste tresnarik ere ez partitu inorekin, horrela ez baituzu beste edozer ere partituko.
Ez erabili siringa birritan. Hartu beste bat, berria noski.
Adi ibili zeure egoera fisikoari eta zure harremanei lagun eta familiartean.
Eman bueltatxoa tratamendu zentroetan zure osasun egoera jakiteko eta zer har dezakezun heroinaren ordez.
Saia zaitez beste droga mota batzuekin ez nahasten, koktel hilgarria gerta daiteke-eta.
ETA NAHITAEZ JAKIN BEHAR DUZU:
Menpekotasun bortitza, heroinaren garestia eta informazio eza direla kausa, kontsumitzaile asko eta askok delituak egin dituzte (eta gartzelara joan dira, noski), osasunaz ahaztu dira, gaixotasun sendaezinak eureganatu dituzte eta familia galdu dute. Gizarteak, gainera, arbuiatu egin ditu.
Heroinazale askok den-dena galdu dute: heroina besterik ez zaie gelditu. Laguntzarik gabe nekez egingo dute hobera.
Heroinazale asko hil ditu heroinak.