• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]lsd

L.S.D…

LSDk izen asko ditu: tripi, baratxuria, bitxoa… Inprimaturik edo kartoian daraman marrazkiaren izena ere hartu ohi du: batman, smiley, simpson… Lehendabizi merkaturatu zenean, LSDk xukapaperezko lauki txikien edota harritxoen itxura du; papertxoek marrazkitxoren bat zekarten, azidoz bustita. Laukitxook irentsi egiten dira.

Tripi bakoitzaren marrazkiak ez du adierazten zenbateko azidoa dakarren.

LSD droga sintetiko haluzinagarria da; horrek esan nahi du, LSD hartuta, burmuina gauza arraroak egiten hasiko zaizula. LSDren osagarri nagusia azido lisergiko-dielitamida da.[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462358274132{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZER EGITEN DU LSDk?

Lehenengo eta behin, pentsa ezazu hartu eta ordu erdi bat inguru geroago, edo askoz geroago, hasten dela LSDren eragina. Beraz, laurdentxo bat LSD jaten baduzu eta eraginik egiten ez badizu, itxaron apur bat beste hiru laurdenak irentsi baino lehen, denbora kontua da-eta. Gorputzak onartu baino dose handiagoa irensten baduzu, gutxienez jota, bidaialdi benetan desatsegina egingo duzu, eta gehienez jota, burutik eginda geldituko zara.

Ondorio horiekin batera, bihotzaren taupadak azkartu egingo zaizkizu, eta euforia eta desinhibizioa sentituko duzu.

Bidaialdi psikodelikoak izango dituzu, eta zoratu, txunditu egingo zara sentituko uste dituzun kolore, usain eta zaporeekin.

Bidaialdia txarra izanez gero, izuak hartuko zaitu.

LSDren eragina, hartu eta denbora luzea pasata ager daiteke. Horri flashback esaten zaio eta oho har gertatzen da LSD beste psikoatibo batekin batera (marihuana, kasu) hartzean. Hartu eta urtebetera edo bi urtera ere gerta daiteke eta antsietatea eta nekea ere ohi dakartza.

Nahi izanda ere, ezin izango dituzu LSDren ondoriak kontrolatu. Benetan diotsut! Inork ez dizu bermatuko bidaialdi ona izango duzunik.

Gainbehera zoazenean, izerditan hasiko zara, urduritu eta hiper-aireztapena izango duzu.

Dena den, LSDren eragina hauen menpe egon ohi da: hartzen duzun kopurua, drogaren kalitatea eta norberaren izaera eta kasuan kasuko aldartea.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462358347011{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

HALA ETA GUZTIZ, LSD HARTZEA ERABAKI BADUZU…

Ahal izanez gero, jakin ezazu ziur bene-benetan zer hartu behar duzun.

Ziur ez badakizu, hobe ez hartzea, seguruenik bidaia eskasa egingo duzu-eta.

Giroa oso inportantea da, giroaren arabera bidaialdi eskasa edo primerakoa izango duzu-eta.

Giroa itogarria bada (zarata handia, jendetza, argiak), gero eta itoago ibiliko zara.

Bada ez bada ere, ez LSDrik hartu bakarrik zaudenean, beti lagunartean baizik.

Haserre bazabiltza, aldarte okerra badakarzu, ez LSDrik hartu, okerrago sentituko zara-eta.

Lagunen batek bidaialdi eskasa baldin badu, eta zuk bakarrik ezin badiozu lagundu, deitu beste bati (larrialdietako zerbitzuei, kasu) eta laguntza eskatu. Dena delarik, saia zaitez lagunari lasaitasuna eta konfiantza ematen. Eta giroaz aldatu.

[/vc_column_text][vc_column_text]

HAINBAT GOMENDIO

Ez LSDrik hartu, lagunartean ez bazabiltza.

Ez autorik gidatu. LSDk pertzeptzioa asaldarazten duenez gero, ez dut uste komeniko zaizunik.

Ez LSD nahastu beste droga mota batzuekin. Azidoa berez nahiko gogorra da-eta.

Ez irentsi pastilla osorik. Hobe apurka-apurka hartzen baduzu, horrela zer egiten dizun, zer nolako ondorioak dakarzkizun, ikusiko duzu-eta.

Ez hartu, lur jota edo triste bazabiltza, ez eta buru-gaitzen bat baduzu edo zeure familiako batek horrelakoren bat badu.

Bidaialdi eskasa baduzu, lasai, ez saiatu berehala bukatzen, askoz gehiago larrituko zara-eta. Behin bidaialdi oker batean abiatuta, gelditzerik ez dago.

Bidaialdi txarra izan baduzu, berriro hartuz gero beste bidaialdi txarra izango duzu, ziur. Beraz, hobe duzu berriro ez hartzea.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]