• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]

speed

SPEED

Speedak metanfetamina izan beharko luke, baina egiaz ez da. Speedak nahasgarri piloa ohi darama, gehienbat anfetamina hautsa, laktosa eta manitola, besteak beste.

Speed ebakitzeko, talko hautsa, bikarbonatoa, libragarriak etab. erabili ohi dituzte.

Anfetaminak, edo anfetak, normalean pastilla itxura du (farmazietan erosten ditugunen antzera) eta irentsi egiten da.

Speeda, bada, hauts zuria da eta sudurrez esnifatu ohi da tututxo bat (erruloa ere esaten zaio) erabiliz. Tututxo hori sekula ez erabili beste batekin batera, beste horrek odola utzi badu tututxoan, agian speed eta beste zerbait gehiago harrapatuko duzu-eta.

Anfetamina, eta speeda ere, Alemaniako mediku batek aurkitu zituen 1887. urtean. Hippyek speed killer (speed hiltzailea) esaten zioten.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”red lighten-3 z-depth-2 rotate-2″ css=”.vc_custom_1462354966603{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

ZER GERTA DAKIZUKE SPEED HARTUTA?

Bihotza taupada bizian hasiko zaizu eta adrenalinak gora egingo dizu: gora-goraka!

Indarrez beterik sentituko zara. Irudituko zaizu etengabe egin dezakezula dantza denbora luzean. Baina gogoratu: zure burmuina speedez beterik dago; zure gorputza, aldiz, ez. Atseden hartu behar duzu, nahiz eta ezetz irudi.

Atertu gabe egingo duzu berba, gehiegi agian, ingurukoak aspertzeraino.

Sinismen osoa izango duzu zeure buruaz. Uste izango duzu edozer egiteko gauza zarela, baina ez da egia. Speedak ez dizu indarrik ematen; beraz, liskarretan sartu behar bazara, izan liskarra zure tamainako batekin, ez ordea diskotekako harroputz handienarekin.

Hegalik ere ez dizu ematen speedak: ezin duzu hegan egin, bestela iruditu arren. Mesedez ez saltorik egin oso goitik behera.

Zuk baietz uste arren, erreflexu gehiagorik ere ez dizu ematen. Beraz, ez autorik gidatu, mesedez.

Jangurarik ez duzu izango, baina horrek ez du esan nahi zure gorputzak jan beharrik ez duenik.

Gorputza berotu egingo zaizu, gero eta beroago.

[/vc_column_text][vc_column_text]

BIHARAMUNEAN…

Neke eginda ibiliko zara, indar apurrik gabe. Antsietatea eta buruko mina ere pairatuko duzu.

Lur jota egongo zara, gainbeheraka, mugitzeko gogorik gabe, ezer egiteko gogorik gabe.

Oso logura egongo zara, baina ezin izango duzu lorik bildu.

Edozein txorakeriak kezkatuko zaitu.

Hala eta guztiz, ez dizugu gomendatzen lasaigarririk edo lo egiteko pastillarik hartzea. Ez. Hobe biharamuna, ajea, ezer hartu gabe pasatzen baduzu, pastillatxoak askoz kaltegarriagoak izan daitezke-eta.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text]

BAINA, ZER GERTA DAITEKE SPEED MORDOA HARTUZ GERO?

Bada, gerta daiteke nazkatzea. Hau da, hasi zara mundua jan nahian (“Munduko txapelduna naiz, edozer egiteko gauza”), eta orain, aldiz, paranoiak jota zabiltza (“Horrek gaizki begiratzen dit. Aizu, ze hostia zabiltza niri begira? Hostiatuko zaitut gero!”). Zipli-zapla! Dinbi-danba! Eta bietako bat, aurpegia txiki-txiki eginda.

Karranpak izango dituzu eta dardarka hasiko zara, gorputzak behar duen gatza, izerdi-patsetan zaudelarik, galtzen ari zara-eta.

Urduriaren urduriaz, bihotzekoa eman behar dizula sentituko duzu. Horretaz gain, baten batek sudurra hauts diezazuke.

Sudurra apurtuko dizutela, apika.

[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462355185803{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

GOGOAN HARTU:

Speed mordoa hartuta ere, larrutan kondoirik gabe eginez gero, haurduntzea gerta dakiguke, edo gaitzen bat har dezagula.

Speeda hartzen duzunetik burura igotzen den arte denbora luzetxoa igarotzen da; itxaron, bada, apur bat bigarren lerroari ekin baino lehen.

Speedak harriakbaditu edo ondo xehaturik ez badago,

Aizue, neskok: morroi batek esaten badizue komunera joateko, ederra eta atsegina zaretenez gero tirotxo bat oparituko dizuela, ez joan bakarrik, gerta baitaiteke morroiak horren truke zer edo zer nahi izatea eta horrelako egoera bat benetan desatsegina izaten da. Jakina, beti beti ere ez da horrela gertatzen, baina bada ez bada ere…

Jan ezazu gatza duen zerbait: fruitu lehorrak, esaterako. Kontua da galtzen ari zaren gatza berreskuratzea. Kirolariek hartu ohi dituzten edari indargarri horietako batek ere on egingo dizu.

Bihotzerreak jota bazabiltza, irents ezazu Almax

Edan ezazu mordoa, freskatu zaitez eta har ezazu atsedena. Ez eman orduak eta orduak dantzan, gelditu gabe; egin ezazu atsedenalditxoa; gorputzak eskertu egingo dizu eta biharamunean askoz hobeto ibiliko zara. Irten zaitez kalera eta airea hartu.

Izan zaitez lagun artean. Gaizki bazabiltza, paranoiak jotzen bazaitu edo halako beltzune batean sartzen bazara, adiskideek lagunduko dizute; nork bestela?

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]