sexo, drogas y Rock & roll

ALKOHOLA

alcohol

Kalimotxoa, garagardoa, whiskia, kopatxoa, ron, kubata, tekila, likorea… Horiek guztiak alkoholdun edariak dira.

Alkoholdun edariak egiteko bi prozesu kimiko desberdin erabil daiteke: hartzidura (ardoa, garagardoa, sagardoa…) edo destilazioa (whiskia, tekila, koñak, gin, ron…).

Prozesu bi horien emaitzak desberdinak dira, alkoholaren kontzentrazio maila desberdinak lortzen direlako; horrela, bada, hartzidurazko edariek alkohol graduazio txikiagoa dute destilaziozkoek baino.

Edan ezazu nahi duzulako; ez, ordea, bikain izateko, mundialago edo nagusiago agertzeko, enrollatuago, luzeago edo ederrago. Alkoholak miraririk ez du egiten! Sekula ez edan ezkutuka. Egizu zeure gustuko jendearekin batera. Eta giro ona izan dezazuen!

Errespeta ezazu edan nahi ez duen laguna.

Autoa hobe garajean. Hartu taxi bat, busa edo trena. Ez igo auto batera, gidaria txurrut eginda baldin badago. Sar iezaiozu buruan autoa edan gabeko bati utzi behar diola.

Baten batekin oheratuz gero, pentsa ezazu gogoko duzun edo ez, agian gero damutuko zaizu-eta.

JAKIN BEHARKO ZENUKE…

Alkoholaren eragina ez da bat eta bera pertsona guztiengan. Hainbat faktore daude tartean:

Norberaren pisua, kiloak. Zenbat eta pisu txikiagoa izan, hainbat eta gehiago eragingo dizu alkoholak.

Sexua. Neskei gehiago eragiten die alkoholak, mutilei baino. Ez da sexismo kontua, metabolismo kontua baizik.

Tragoskatik tragoskara pasatzen den denbora. Zurrupadaka edan eta goza ezazu zaporeaz. Eman denbora gorputzari alhohola barnera dezan. Ez eutsi edalontziari denbora guztian eskuan, horrela arinago edango duzu-eta.

Denbora laburrean alkohol piloa edanez gero, handiagoa izango duzu koma etilikoa jasateko arriskua. Ez nahastu edari desberdinik. Eta zenbat eta hobeak izan, hainbat eta biharamun leunagoa.

Aldartea ere inportantea da. Triste bazabiltza, oso litekeena da negarretan hastea. Parrandarako gogoa baduzu, aldiz, hitz egiteko gogoa ere izango duzu eta lagunekin ondo pasatzeko gogoa ere bai.

Burbuiladun edariek azkartu egiten dute alkoholaren eragina.

Adi! Edaten duzun guztia ez da alkohola; hau da, kubata-katxi batek askoz gehiago joko zaitu, garagardo katxiak baino; tekila txupito batek ere askoz gehiago, baso bat ardok baino. Horren zergatia alkoholaren graduazioa da; hau da, dena da edariak duen alkohol graduen araberakoa.

BAINA, PILO BAT EDANEZ GERO…

Oldarkor jokatuko duzu eta gatazketan sartuko zara buru-belarri.

Triste bazabiltza, agian negarrez hasiko zara eta askoz txartoago sentitu.

Ez jokatu “boteretsu”, ez ohean, ez eta ohetik kanpo ere. Lasai, motel! Zakila ez zaizu tentetzen, baina ez da zure errua, alkoholarena baizik.

Alkoholak sexu grina pizten die mutilei, baina zaildu egiten die, aldi berean zakila tentetzea eta penetrazioa egin ahal izatea. Orgasmoa gerorratu ere egiten du. Neskei, berriz, zaildu egiten die bagina lubrikatzea eta hori oztopoa da orgasmorako.

Biharamunean, biharamuna, ajea, kriston buruko mina, goragalea, botaka egiteko gogoa, sabeldura, giharretako mina izango duzu.

Hitz totelka ibiliko zara, lerde jario hasiko zaizu.

Lagunei jaia izorratuko diezu eta gaua familiakideei.

Azala hondatu egingo zaizu, mozkor baten ostean.

Alkoholarekin batera porroak errez gero, odol presioa behera egingo zaizu bat-batean.

Piloa edanez gero denbora luzean, agian arazo fisiko eta psikiko sendaezinak izango dituzu; gainera, alkoholaren mendera eroriko zara.

HAINBAT GOMENDIO

Hobe tripa beteta edatea. Horrek behera dakar alkohol maila. Komeniko zaiu zerbait oliotsua jatea, horrela askoz hobeto metabilozatuko baituzu alkohola, gibela babestuko duzu eta biharamunean arinagoa izango zaizu buruko mina. Edari alkoholdunak zurrupadaka edan, ez basobetea kolpe bakar batean.

Ez nahastu alkohol-gradu desberdineko edaririk, ez eta alkohola beste droga mota batzuekin ere. Eragina biderkatu egiten da eta ustegabekoak gerta daitezke. Etxetik irten baino lehen, hala edo nola moldatu, baina ziurtatu nola itzuliko zaren etxera.

Atseden hartu noiz edo noiz. Gibelak, urdailak eta pankreak estimu handian izango dizute.

Ez nahastu alkohola eta sendagaiak: sendagaiek eragina galduko dute eta alkoholak tristetuagoko zaitu.

Utzi tabakoa edaten ez duzunerako.

Kriston parranda baten ostean, ez segi edan eta edan. Eman atsedena gibelari, edan duzunaren %90 metabolizatu behar du-eta. Oheratu baino lehen, edan ezazu litroka ur, biharamuna eramangarriagoa izango da-eta.

Gorputzak 8 gramo alkohol kanporatzen ditu orduko eta ezin duzu ezer egin kanporatze hori azkartzeko. Beraz, patxadaz hartu eta itxoin! Noiz arte? Baldin badakizu zenbat gramo alkohol daramazun gorputzean, egizu eragiketa hau: gramo alkohol kopurua zati 8 = kanporaketak iraungo duen ordu kopurua, gutxi gorabehera.

Gaizki sentitzen bazara, zoaz leku lasai batera, airea hartu eta edan ura edo zukuak.

Larrutan egiten bazuzu, edonorekin ere (holakoak gertatzen dira-eta baten bat mozkortzen denean), gogoan izan naturak bere bideari atxikitzen diola. Erabili ezazu gomatxoa, kondoia. Eta zu, neskatil hori, ez zaitez gelditu mutilak noiz jarriko zain. Esaiozu jartzeko! Ez zaitez lotsatu eta kontuz ibili, haurdundu edo gaitzen bat harrapatu nahi ez baduzu.

ALKOHOLA ERREPIDEAN

Bide Segurtasunari buruzko Legeak debekatu egiten digu motoredun ibilgailuak gidatzea, baldin eta odol litroko 0,5 gramo alkohol baino gehiago badugu. Eta profesionalak edo gidatzeko baimena atera berriak bagara, gehienez 0,3 gramo alkohol eduki dezakegu odolean. Putz egiteko frogan ez da onartzen 2,5 gramotik gora litroko.

Alkohol gehiago edukiz gero, lege haustea edo delitua egiten duzu, aurreikus daitezkeen ondorioen arabera. Alkohol gutxiago edukiz gero, baina alkohola edan duzulako itxura baduzu, zigorra ezar diezazukete berdin-berdin.

Delitua da alkohol froga egiteari ukatzea. Ez dizut gomendatzen, bada, uko egitea.

Mozkortuta zabiltzala, motor edo auto istripua izanez gero, nahiz eta zure erruagatik ez izan, baliteke aseguruak ezeren ardurarik ez hartzea. Gainera, araua hautsiko duzu edo delitua egin.

Mozkortuta gidatzen baduzu, zeure buruaz gain, beste lagun batzuk ere izorra ditzakezu betiko.

Gauez edaten ibili bazara eta, zintzo-zintzo, taxia hartzen baduzu etxera joateko, edo alkoholik hartu ez duen lagun batek eraman bazaitu, kontuz biharamun goizean! Oraindik ere emaitza positiboa egin dezakezu-eta alkoholemia kontrol batean.

HONA HEMEN ALKOHOLAREN ONDORIOAK…

APUR BAT EDANDA…

Uste ohi dugu hobeto pasatzen dugula, arazorik ez dugula.

Diskotekako izar nagusia zarela ere pentsatuko duzu.

Zeure buruaz seguru sentituko zara, nahiz eta egiaz betikoa izan.

Erraz egingo duzu barre eta hitz egiteko gogo izugarria izango duzu.

Ingurukoak, etsaiak ere bai, oso atsegin eta maitagarri izango zaizkizu, maitagarriegi agian.

Sentituko duzu ahalmen handiagoa duzula ingurukoak maitatzeko.

Oso ziur sentituko zara zeure buruaz: ez zara konturatuko erreflexuak galtzen ari zarela.

Zaila da mozkor puntutxo horri eustea. Agian ez dago zertan edan gehiago.

Zeure buruaren kontrola galduko duzu agian.

MOZKORRA NABARMEN DUZULA…

Tengas la boca pastosa y dificultad para pronunciar determinadas palabras y lentitud para actuar.

Geldo-geldo eta dorpe-dorpe egingo duzu dantza.

Trebezia apur bat eskatzen duen guztia (ate bat giltzaz ireki, kasu) nekez egingo duzu.

Astun jardungo duzu ingurukoekin, jasanezina.

Orekari ozta-ozta eutsiko diozu; agian lurrera eroriko zara.

Goragalea izango duzu eta baliteke halaber botaka hastea.

Laino ikusiko duzu.

Oldarkor eta bortitz jokatuko duzu.

Erreflexuak galduko dituzu erabat.

Arriskuak txikiagoak irudituko zaizkizu.

Mozkortuta egindakoa damutuko zaizu, ziur, biharamunean.

Jaia izorratuko diezu adiskideei.

KOMA ETILIKORA IRITSITA…

Konortea galduko duzu; ez duzu jakingo ez non ez noiz zauden.

Ezin izango duzu zutik iraun.

Odol presioa behera egingo zaizu.

Baliteke bihotz eta arnas gelditzea jasatea.

Horrek esan nahi du balitekeela hiltzea. Eta hori ez da barre egiteko modukoa.

ETA BIHARAMUNEAN DAMUTUKO ZAIZU GARAIZ GELDITU EZ IZANA.

NOLA LAGUNDU MOZKOR BATI…

Ez botaka eragin inori ere, ito egin daiteke-eta.

Mozkortua berotu; saia zaitez hoztu ez dadin.

Etxera eramanez gero, jarri jakinaren gainean etxean daudenak, mozkortua zain dezaten. Hobe da errieta bat, laguntzarik gabeko koma etilikoa baino.

Oso oso mozkorturik badabil, soslai etzan dadila eta zain ezazue lo geldi ez dadin.

Konortea galtzen badu, deitu osasun zerbitzuei.

Ez bakarrik utzi, konfidantzako bat (familiakoa edo osasun langilea) iritsi arte.

Ez errietarik egin momentu horretan, ez du-eta ezertarako balio.

BIHARAMUNEAN, ORDEA, EZAIOZUE GARBI-GARBI:

Gaua izorratu dizuela.

Edatea erabakitzeak ez duela zertan berez ekarri gainontzekoei gaua izorratzea.

Ez dela dibertigarria aurreko gauaren aitzurraz gogoratzea.

Ez dela serioa barre egitea ospitaletik pasa behar izan duelako edo hiltzeko zorian egon delako. Barre egiteko modukoa iruditzen al zaizu heriotza?

Inork ez dituela pairatu behar beste baten kontrol ezaren ondorioak.

Ez dela batere polita botaka egitea, ez eta beste batek botaka gainean egiten dizunean.

Kolegak kolegak dira, noski, baina zu tentel hutsa zara.