sexo, drogas y Rock & roll

mdma

MDMA

Es una sustancia sintética y tiene algo de estimulante y algo de alucinógena. Se le llama también Adam, XTC, X, rola, droga del amor, pasti, piruja, hamburguesa, caramelo,… Generalmente suele aparecer en forma de pastilla, que normalmente se traga.

Hay mogollón de formas, tamaños y colores y el precio varía de una a otra.

Técnicamente se llama MDMA (metilenedioximetilanfetamina), droga que apareció en el mercado americano y se empieza a poner de moda en 1987.

ESTASIAREN ONDORIOAK

Begi-niniak zabaldu, handitu egiten dira. Masailezurrak estutu egingo dizkizu. Kontuz ibili gero! Hortzak zeureak dira-eta. Biharamunean baliteke aurpegian mina edukitzea.

Estasiak giro ona sortzen du, ondo sentiarazten zaitu eta, goraldian zaudela, bihotza azkartu egiten dizu. Bolada txarra, aldiz, badator bihotzak taupada gehiegi egiten dizunean eta neke-neke eginda sentitzen zarenean. Hori bai gainbehera!

Gorputza beroago izango duzu. Baina bolada benetan txarra dator hotzikaraz hasten zarenean eta izua sentitzen duzunean.

Bestela, hodei batean bezala ibiliko zara, mundu guztiak maiteko zaitu…, bai, baina gauez bakarriz. Zer uste duzu? Egunez ere maiteko zaituztela? Ziur?

Dantza egiteko izugarrizko gogoa izango duzu eta ikaragarri egarri izango zara. Ur mordoa edan behar duzu, bada, edo bestela, edari isotoniko horietako bat. Saia zaitez alkoholik ez edaten, edo oso gutxi behintzat.

Ez zara batere gose izango, baina horrek ez du esan nahi gorputzak jan beharrik ez duenik.

HARTUZ GERO, EZ AHAZTU:

Ez eraman soinean arropa esturik.

Edan zer edo zer.

Atseden eta freskagarri hartu noiz edo noiz.

Inorekin enrollatuz gero, preserbatiboa erabili eta kontuz ibili.

Utzi autoa eta motorra. Ez zoaz ez autoz ez motorrez estasia hartutako inorekin.

Ez nahastu estasia beste droga mota batzuekin. Ondorioak desatseginak izango dira, ziur.

ESTASI MORDOA HARTUZ GERO, AGIAN…

Paranoia emango dizu; nazkatu, akitu, gogaitu egingo zara, zergatik jakin gabe, burua berotzen hasiko zara beste barik. Txarto baldin bazaude, esan lagun bati kalera laguntzeko.

Hotzikaraz hasiko zara, izerditan, goragalez eta botaka. Egizu oka lasai, sintoma txarra ez da-eta. Hotz baldin bazara, arropa jantzi. Bero baldin bazara, aldiz, freskatu zaitez.

Izugarri pozik edo, bestela, izu-ikaran bazaude (agian bat-bateko izualdia izango duzu), kontaiozu lagun bati eta gogoan hartu inportanteena dela baten bati esatea ondo ez zabiltzala.

Estasi pastilla pila jan baduzu, baliteke muskulu-zurruntasunak edo bero-kolpe batek jota ibiltzea.

Askori gertatzen zaie ez dakitela zertan ari diren (konstzientzia galduta dabiltza, ezertaz ohartu gabe) eta biharamunean ez dira ezertaz ere gogoratzen.