Zigarroa pizteko hainbeste arrazoi izango duzu, ezen etengabe erreko baituzu.
Musu gutxiago emango dizute. Arropa kirasduna izango duzu.
Arnasestuka ibiliko zara larrua jotzean.
Hortzak horiztatu egingo zaizkizu eta jateko gogoa galduko duzu.
Inportantea zarela pentsatuko duzu agian.
Azken sosetan geldituko zara: urtean 900 bat euro gastatzen du erretzaile bakoitzak.
Mendekotasun itzela izango duzu fisikoa zein psikikoa.
HALA ETA GUZTIZ, ERRE BEHAR DUZULA ERABAKI BADUZU, KONTUAN HARTU:
Eguneko lehen zigarrotxoa ahalik eta beranduen erre. Horrela, gutxiago erreko duzu. Ez erre ohera joan baino lehen eta atseden ohea edukiko duzu.
Zigarroak erre egiten dira, ez ordea jan. Ahokoa ez erre gero!
Erre egizu, nahi baduzu, baina aldamenekoa izorratu gabe.
Erretzeari utzi nahi badiozu, poltsikoak eta batez ere gorputzak eskertu egingo dizute.
Aldi berean zigarroak erre eta alkohola edatea, bai, itxuraz, kanpotik ikusita, eder-ederra, baina barrutik, aldiz, eskas-eskasa.
Ahalik eta zigarro gutxien erre.
Denboraldi luzeak eman baditzakezu erre gabe, hobe.
Ez tabakorik eskaini inori, kortesia delakoan. Ez bultzatu inor erretzera.
Errespeta ezazu ez erretzea erabaki duena eta eska ezazu zeuretzako begirunea ere, erretzen duzunean.
Legearen arabera, debekatuta dago erretzea ikastetxeetan, osasun-zentroetan, herri garraioan (bus, taxi, hegazkin, tren eta abarretan), lantegietan, Herri Administrazioaren bulegoetan, zinetokietan, antzokietan, kiroldegietan, merkataritza tegietan, kutxazain automatikoetan, igogailuetan… Adingabeek debekaturik dute tabakoa erosi eta erretzea.
Horietako leku batean erretzen baduzu, lege-haustea egingo duzu eta isuna egokituko zaizu, 30-600 € bitartekoa.