sexo, drogas y Rock & roll

PERRETXIKOAK…

monguis

Perretxikoak basoko onddoak dira.

Haluzinogenoak dira.

Bai fresko bai egosita edo iraikinik har daitezke; infusio moduan, tea balira bezala, ere bai.

Ez dute batere gustu onik.

Basoan topa daitezke erraz.

Kontsumitzea edo ez erabaki aurretik, informa zaitez eta jakin ezazu zenbat perretxiko mota dauden: jateko modukoak, pozoitsuak, haluzinogenoak… Horrela, ekidin egingo dituzu arazo larri eta konpongaitz asko.

ZER GERTATUKO ZAIZU PERRETXIKOAK HARTUTA?

Barre algaraz hasiko zara edozerengatik. Dena izango da barregarri eta dibertigarri.

Beste galaxia batean ibiliko zara, ingurukoengandik aparte.

Haluzinatu egingo zara. Koloreek, soinuek liluratuko zaituzte. Objektuak milaka modu desberdinez antzemango dituzu.

Ez duzu jakingo zein ordutan, zein egunetan, ez eta non bizi zaren.

ERAGINA, PERRETXIKOA HARTU ETA ORDU ERDIRA HASI OHI DA SUMATZEN. ESPERIENTZIA OSOA 6 ORDUKOA IZAN DAITEKE, BAINA…

Kontsumitzailearen eta perretxikoen indarraren araberakoa izaten da.

Eraginaren lehenengo seinaleak perretxikoak jan eta ordu erdira agertu ohi dira.

Baten batzuek, hala ere, ez dute ezer nabaritzen eta perretxiko gehiago hartzen dituzte. Horrek intoxikazioa sor dezake.

Lur jota, triste edo larri ibiliz gero, oso litekeena da bidaialdi eskasa egitea.

PERRETXIKOEK GIRO TXARRIK EMAN EZ DIEZAZUTEN:

Jan itzazu lagunartean zaudela, adiskideekin batera, gustura zauden leku batean. Segurta ezazu, zer edo zer gertatuz gero, gertu izango duzula laguntza.

Ez perretxikorik hartu, aldiz, ezezagunekin batera bazaude edo konfidantzarik gabeko giro batean.

Duda eginez gero, ez hartu perretxikorik. Paranoia sor diezazukete edo buru-arazoak.

Ez dago jakiterik zer-nolako eragina egingo duten, onak diren edo ez hain onak. Perretxiko guztiak ez dira berdin kontsumitzen: bakoitzak bere peintzipio aktiboaren kopurua du.

Eragina hasiz gero, geldiarazterik ez dago.

Har itzazu pozik edo alai zaudenean, bestela baliteke-eta ikarak jota ibiltzea. Lasai ibili, bada, eta ez drogarik hartu arazoak ahazteko, min egingo dizute-eta.

GOMENDIOREN BAT

Saiatu ez nahasten beste droga mota batzuekin. Gau batean perretxikoak bakarrik.

Esperientzia ona ez bazaizu izan, hobe berriro saiatzen ez bazara.

Jakin ezazu zer kontsumitzen duzun. Egin zaitez aditu: galdetu, irakurri, ikertu. Ez hartu ezezagun batek ematen badizkizu. Kontuz ibili zer jaten duzun, perretxiko batuek dosi hilgarriak dituzte-eta.

Perretxikoak pozoitsuak direlako susmoa baldin baduzu, esperientzia okerra izango duzu ziur. Har itzazu beldurrik gabe. Bestela, ez hartu.