KONPULTSIOZ EROSI
Erosketak egitea ez da berez inolako jokaera arriskutsua.
Hauxe da esaldi tipikoa: “Lur jota nago. Zeozer erosi behar dut.” Beharrezko zerbait erosiz gero, baliteke une jakin batean horrela autoestimuak gora egitea.
Emakumeek askoz sarriago erosten dute konpultsioz, gizonezkoek baino. Dena den, gizonezkoak ere jo ohi ditu mendetasun horrek.
Eta gazteak sarriago jo ohi ditu, zaharrak baino, gazteengana zuzendu ohi delako kontsumorako presioa.
Publizitateak zerikusi handia du horretaz: etengabe gonbidatzen gaitu erostera; publizitateko munduan zoriona erositakoaren mende dago.
HONAKO SINTOMAK EDUKIZ GERO, BALITEKE MENDETASUNAK JOTA IBILTZEA
Erosi behar duzu ezinbestez eta behar hori ezin duzu ez menderatu, ez eta kontrolatu ere.
Neurririk gabe erosten duzu. Sekula ez dakizu zenbat gastatu duzun, ez eta gastatzeko zenbat duzun ere.
Ezin duzu kontrolatu erostera bultzatzen zaituen hori, garbi jakin arren erositakoaren beharrik ez duzula.
Uste duzu erosi behar duzuna ezinbestekoa zaizula, baina gero sekula ez duzu janzten, ez eta erabiltzen ere.
Horrek guztiak damua, lotsa, antsietatea eta suminkortasuna dakarzkizu.
Erosten duzun gehiena aurreikusi gabekoa da, inola ere ez aurreikusitakoa, ez eta beharrezkoa ere.
Horrelako jokaerak diru edota familia arazo larriak sortzen dizkizu.
Gauzak merkeak direlako erosten dituzu, zertan erabili behar dituzun jakin gabe.