SOSAK JOKATU
(joko konpultsiboa)
Bingoak, kasinoak, makina txanponjaleak, loteriak, apustuak… Horiek guztiek, eta beste askok ere bai, joko konpultsiboa dakarkigute gogora, neurriz gabeko jokoa, alegia.
Bingo, kasino eta horrelakoetan sekula ez zara aberastuko; ez lirateke negozio izango, bestela.
Jokoaren mende jausiko gara, horretarako gorde ez dugun dirua neurriz gora eta kontrolik gabe xahutzen dugunean, berreskuratzeko posibilitaterik gabe eta horrek ekarriko dizkigun ondorio txarrak ezagututa ere.
Denbora aurrera joan ahala, gero eta asti, indar eta diru-kopuru handiagoa emango dugu jokoan.
Jokoaren menpean gaude, eguneroko bizitzari aurre egiteko unean.
Jokoa dela-eta pilatutako zorrengatik diru-arazoak edukiko ditugu eta dirutza irabazteko ameskeriak egin ere bai. Kontrolik ezak eta gastuak arazo larriak sortuko dizkigute bai ekonomian, bai familia eta lagunengan.
Joko konpultsiboak, besteak beste, honako hauek sortu ohi ditu: estres handia, antsietatea, frustrazioa, porrota eta traizioa.
Joko-adikzioa izan ohi da suizidio-ahalegin gehienen kausa.