A ZE BURUKO MINA!
Buruko mina nerabeon % 30-40ek pairatzen duzue, emakumezkoek gehienbat, hilerokoaren hainbat unetan. Hala ere, asko izan daitezke buruko minaren kausak: gehiegizko pisua, gehiegi erretzea, ariketa fisiko nahikorik (astean birritan baino gutxiagotan) ez egitea, telebista edo ordenagailuko pantaila aurrean denbora larregi ematea, musika oso altu entzutea, lo gutxi egitea, gaizki elikatzea, kafeina edo, azkenik, aitzur itzela harapatzea.
Adituen esanetan, tabako.-erretzaile sarriek % 50 aukera gehiago daukate buruko mina edo migraina jasateko; gehiegizko pisudunek % 40; eta ariketa fisikoa astean behin baino gutxiagotan egiten dutenek % 20.
Nerabezaroan elikadura egokia hartzen baduzu eta kirolean aritzen bazara, hobeto sentituto zara eta buruko min gutxiago edukiko duzu; horretaz gain, adinekoa zarenean, salbuetsirik egongo zara hainbat gaixotasun (diabetesa, hipertentsioa, bihotzeko gaitzak…) pairatzetik.
Hala eta guztiz, hauek guztiak lagungarriak izan dakizkizuke buruko mina kendu edo behintzat leuntzeko: ahalik eta estres txikienaz bizi izatea, behar besteko orduetan eta ordutegia aldatu gabe lo egitea, aireztapen egokia, tenperatura epela (ez oso bero, ez oso hotz, zaratarik eza eta argiztapen aproposa unean uneko zereginerako.