sexo, drogas y Rock & roll

2CB / NEXUS

2cb-v2

Konposatu honek efektu haluzinogenoak eta estimulagarriak ditu.

Hauts edo kapsuletan ere aurki badaiteke ere, konprimatuetan kontsumitu ohi da.

Ez da gomendatzen droga hau esnifatzea.

Batzuetan, extasis edo MDMA balitz bezala saltzen da. Izan ere, bizikizun desatseginak izan ditzakezu. Extasia hartzen duzulakoan zaude baina haluzinogenoa da.

Substantzia berri-berria da. Jende gutxik hartu duenez, haren gaineko informazio eskasa da.

AHOLKUTXO BATZUK

Hartzailearen araberakoa bada ere, igotzeko ordu bat edo bi itxaron beharko da. Efektuek 4-8 ordu iraun ohi dute. Hori dela eta, hobe da nahikotxo itxarotea beste dosi bat hartu arte.

Kontsumi ezazu giro erosoetan, ondorioak izango dituzulakoan.

Ez da komeni alkoholarekin edo kanabisarekin nahastea. Izan ere, efektuak areagotu edo luzatu daitezke eta esperientzia lausoagoa eta okerragoa izan daiteke.

Norbaitek “bidaia txarra” badu, eraman ezazu toki lasai eta egurastu batera. Hitz egin iezaiozu lasaitzeko. Esan, halaber, efektuak pasako zaizkiola. Oldarkor badago eta haluzinazio biziak baditu, deitu 112 telefonora.

ASKO KONTSUMITUZ GERO …

Ikusizko efektuak eta psikologikoak exajeratuak eta biziegiak izan daitezke.

Baliteke ohiko kontsumoan efektu positiboak gero eta gutxiago izatea. Kontsumitzeko orduan banatu hobeto uneak. Izan ere, efektu berberak lortzeko gero eta kantitate gehiago beharko duzu (tolerantzia).

 

2CB DROGA HARTUTA

Substantzia beraren aurrean pertsona bakoitzak bestela erreakzionatzen du.

Dosi txikiak hartuta efektu estimulagarriak izango dituzu baina dosiak areagotuta, aldiz, efektu psikodelikoak, LSD eta MDMAren antzeko efektuak nabari ditzakezu.

Hasieran, energia handia sentituko duzu. Geroago, ohi ez bezala sentituko dituzu gauzak.

Ondoren, begiko niniak handituko zaizkizu. Gauzak bestela ikusiko dituzu. Nahasmendua, antsietatea, zolitasun-pertzepzioa eta

 

 

(Fuente: www.energycontrol.org)