Alkohola eta porruak batera kontsumituz gero, gainbehera (lipotimia) ematen badizu, jar ezazu burua gorputzaren parean, horizontalean, horrek lagunduko dizu-eta.
Aitzurra arintzeko, botaka egiten baduzu, ez gero segi porru erretzen! Ez du merezi.
Lasaigarriak hartzen badituzu, ez porrurik erre! Ondorio lasaigarriak biderkatu egiten dira eta geldi-geldi egongo zara.
Egizu kontu hauek guztiek eragina dutela zeure aldartean: giroa, lagunekin batera izan edo ez, aldez aurretik duzun jarrera edo aldartea (beldurra, presioak…) eta produktuaren kalitatea, noski. Kontu handiz ibili oso lur jota zaudela kontsumitzen baduzu.
Kanabisa tabakoa bezala (eta tabakoarekin nahasian) erretzen denez gero, arnas aparatuari ere eragiten dio eta, besteak beste, bronkitisa sortaraz dezake.
Gainera, gehienetan kanabisa iragazkirik gabe erretzen dugunez gero (hobe ahokoa jartzen badiogu zigarroari), papera ere erretzen dugu, itsasgarria eta tabakoa, dena batera.
Zergatik diote haxixa dela, benetan autoetako goma, plastikoa eta nahasten duten beste hainbat kaka denean? Haxixak aizungarriak ohi dakartzalako. Kontuz, ustegabeko kalteak eragin ditzakete-eta.
Ez erakutsi porrurik mundu guztiari. Ez zeure burua nabarmendu. Jakin ezazu Hiri Segurtasunaren Legeak zigortu egiten duela haxixa jendaurrean kontsumitzea.
Ez salerosketetan ibili, mesedez, lege arazoak ekarriko dizkizu-eta.
Hainbat asaldatu egingo dira porruak erretzen ikusten bazaituzte. Saia zaitez, beraz, horien aurrean ez erretzen. Ez dago zertan ikuskizunik egin, ez eta aipu txarrik zeureganatu, horrek arazoak baino ez dizkizu ekarriko-eta.
Hainbat laguni kalte egiten diete porruek, egia da. Orduan, hobe porrurik erretzen ez badute eta bakean uzten baditugu.
Porruak gehienbat taldean gabiltzala erretzen ditugu eta zigarrotxoa eskuz esku dabilela. Dena den, errespeta ezazu erre nahi ez duena.
Berriro diot: errespeta ezazu erre nahi ez duenaren erabakia. Ez temati izan. Zuri gustatzen zaizu errespetua, ez da? Bada, egizu gauza bera gainontzekoekin.