Lehenengo eta behin, pentsa ezazu hartu eta ordu erdi bat inguru geroago, edo askoz geroago, hasten dela LSDren eragina. Beraz, laurdentxo bat LSD jaten baduzu eta eraginik egiten ez badizu, itxaron apur bat beste hiru laurdenak irentsi baino lehen, denbora kontua da-eta. Gorputzak onartu baino dose handiagoa irensten baduzu, gutxienez jota, bidaialdi benetan desatsegina egingo duzu, eta gehienez jota, burutik eginda geldituko zara.
Ondorio horiekin batera, bihotzaren taupadak azkartu egingo zaizkizu, eta euforia eta desinhibizioa sentituko duzu.
Bidaialdi psikodelikoak izango dituzu, eta zoratu, txunditu egingo zara sentituko uste dituzun kolore, usain eta zaporeekin.
Bidaialdia txarra izanez gero, izuak hartuko zaitu.
LSDren eragina, hartu eta denbora luzea pasata ager daiteke. Horri flashback esaten zaio eta oho har gertatzen da LSD beste psikoatibo batekin batera (marihuana, kasu) hartzean. Hartu eta urtebetera edo bi urtera ere gerta daiteke eta antsietatea eta nekea ere ohi dakartza.
Nahi izanda ere, ezin izango dituzu LSDren ondoriak kontrolatu. Benetan diotsut! Inork ez dizu bermatuko bidaialdi ona izango duzunik.
Gainbehera zoazenean, izerditan hasiko zara, urduritu eta hiper-aireztapena izango duzu.
Dena den, LSDren eragina hauen menpe egon ohi da: hartzen duzun kopurua, drogaren kalitatea eta norberaren izaera eta kasuan kasuko aldartea.