sexo, drogas y Rock & roll

Metanfetamina

 

Meth, izotza, ice, Krank…Espainiatik kanpo, “Crystal” deritzote droga horri. Espainian Cristal izenez ezagutzen den drogarekin, aldiz, ez du inolako zerikusirik.

Anfetaminaren antzekoa izanik ere, are gogorragoa da.

Zuri krematsu edo harea koloreko hautsetan aurkezten da. Pilula, kapsula edo kristaletan ere saltzen dute.

Ahoz ( efektua egiteko gutxi gorabehera ordu erdi tardatzen du) har daiteke edo esnifatuta (ondorioak berehalakoak dira).

 

metanfetamina

AHOLKUTXO BATZUK

Speed baino gogorragoa da: marra txikiagoak egin ditzakezu eta marren artean denbora-tartea areagotu dezakezu.

Garrantzitsuagoa da hidrataturik egotea. Horrek ez du esan nahi edari alkoholdunak edan behar dituzuenik. Izan ere, edari horiek desidratatu egiten zaituzte.

Har ezazu atsedena.

Esnifatzean, ez duzu beste inoren erruloa erabili behar; nork berea, alegia. Hartara, ez zara kutsatuko.

Norbait metanfetamina kontsumitzeagatik ondoezik sentitzen bada, atera ezazu jai-girotik. Ez ezazu estutu. Bila ezazu toki lasaia eta saia zaitez bera erlaxatzen. Konorterik gabe geratzen bada, dardarizoak baditu edo sukarrak jota badago, dei ezazu 112 telefonora.

BAINA METANFETAMINA ASKO HARTZEN BADUZU

Takikardiak edo arritmiak izan ditzakezu.

Gorputzeko tenperatura igo dakizuke eta bero-kolpea izan.

Eldarnioak eta maniak ere izan ditzakezu.

Txiza egiteko edo zutiketa edukitzeko arazoak izan ditzakezu.

Metanfetamina jarraian kontsumitzen baduzu, hasierako efektu bera nabaritzeko gero eta kopuru handiagoak beharko dituzu.

Menpekotasun psikologikoa sorrazi dezake. Bat-batean metanfetamina hartzeari uzten badiozu, depresioa eta izu- eta paranoia-atakeak ere izan ditzakezu.

METANFETAMINA hartzen baduzu

Hasieran zoraldi handia izan dezakezu. Euforia eta energia sentituko duzu baita zauritu ezina zarela ere.

Zenbaitek kitzikadura sexuala sentitzen dute.

Lo egin eta jateko beharrik ez duzu.

Intelektualki zure errendimendua hobea izango da.

Maiz haluzinazio desatseginak izan ditzakezu.

 

METANFETAMINA HARTU ONDORENGO EGUNEAN …

Abaildurik eta gorputz osoa minduta (egun batzuetan) senti zaitezke.

Lur jota, urduri edo izututa egon zaitezke.

 

AL DÍA SIGUIENTE TE ARREPIENTAS DE NO HABER SABIDO CORTAR A TIEMPO.