Jan itzazu lagunartean zaudela, adiskideekin batera, gustura zauden leku batean. Segurta ezazu, zer edo zer gertatuz gero, gertu izango duzula laguntza.
Ez perretxikorik hartu, aldiz, ezezagunekin batera bazaude edo konfidantzarik gabeko giro batean.
Duda eginez gero, ez hartu perretxikorik. Paranoia sor diezazukete edo buru-arazoak.
Ez dago jakiterik zer-nolako eragina egingo duten, onak diren edo ez hain onak. Perretxiko guztiak ez dira berdin kontsumitzen: bakoitzak bere peintzipio aktiboaren kopurua du.
Eragina hasiz gero, geldiarazterik ez dago.
Har itzazu pozik edo alai zaudenean, bestela baliteke-eta ikarak jota ibiltzea. Lasai ibili, bada, eta ez drogarik hartu arazoak ahazteko, min egingo dizute-eta.
GOMENDIOREN BAT
Saiatu ez nahasten beste droga mota batzuekin. Gau batean perretxikoak bakarrik.
Esperientzia ona ez bazaizu izan, hobe berriro saiatzen ez bazara.
Jakin ezazu zer kontsumitzen duzun. Egin zaitez aditu: galdetu, irakurri, ikertu. Ez hartu ezezagun batek ematen badizkizu. Kontuz ibili zer jaten duzun, perretxiko batuek dosi hilgarriak dituzte-eta.
Perretxikoak pozoitsuak direlako susmoa baldin baduzu, esperientzia okerra izango duzu ziur. Har itzazu beldurrik gabe. Bestela, ez hartu.