sexo, drogas y Rock & roll

ADISKIDEAK

kolokon colegas

Lagun-taldea aukeratu egiten dugu, eta hark gu aukeratzen gaitu, guztion gauza berberak partekatzeko. Gustu, interes eta iritziez gain, kezkak eta susmo txarrak ere partekatzeko gunea da lagunartea.

Koadrila-mota asko dago, bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituelarik (jantziak, musika-mota…), baina, egia esan, adiskideen nortasuna dela-eta dauzkagu harremanak haiekin, ez janzkera dela eta. Horrela, bada, hasiera batean gurekin lotura handirik ez duten pertsonak ezagutzeko aukera ere edukiko dugu.

Gaztaroan koadrila guztiz baliagarria zaigu, berezia da; koadrilakoekin ditugun harremanak ezberdinak dira.

Ez da gauza bera adiskide mina edo lagun hutsa izatea; normalean, lagun gehiago ditugu, adiskide minak baino. Adiskideekin ezberdina da dena: konpromiso handiagoa eta denbora luzeagoa eskatzen digute, eta guk haiei ere bai; eta elkarrenganako begirunea eta estimazioa ere badaude tartean.

Norberaren nolakotasunak estimatu behar ditugu. Egoera larri batean laguntza handia eman diezaguke adiskide batek. Horrelako harremanek iraun dezaten, denbora eta ahaleginak behar dira.

Konturatu gabe bada ere, denok betetzen dugu geure papera koadrilan; koadrila guztietan daude xelebrea, azkar ustekoa, borrokazalea, isil-isila, kontakatilua… Hala ere, beti ez dugu bete nahi egokitu zaigun papera eta, horrexegatik, hobe dugu paper hori betiko ez izatea, sailka ez gaitzaten.

Ez da ezinbestekoa lagun-talde edo koadrila bakar batean egotea. Zure taldeak gustuko duzun zerbait egin nahi ez badu, beste koadrila batekin egin dezakezu, horrek inolako arazorik sortu gabe.

Zure bikotekideari guztiz lotuta egon arren, ez ahaztu adiskideak, eman astia haiekin ere bai.

“Ez bilatu akatsik gabeko adiskiderik, adiskiderik gabe geldituko baitzara, betiko. Ez bilatu akatsik adiskideengan, apurka-apurka bakarrik geldituko baitzara

Alfonso Milagro