sexo, drogas y Rock & roll

NEURE BURUA MAITE DUT, EZ DUT MAITE

Me-quieroKendu orriak banan-banan bitxiloreari eta egin hausnarketa honako galdera hauei buruz: zure nortasunaren zein alde duzu gustukoen?, zein ez duzu gustuko? zein da zure bertuterik onena?, eta zure akatsik handiena?, zer nolako portaera duzu?, zure nortasunetik zer hartzen duzu ontzat?, zer pentsatzen dute besteek zutaz?, zer hartzen dizute ontzat?, zure nortasunaren zein alde aldatuko zenuke?, zein ez zenuke sekula aldatuko?

Zeure gaitasunak eta mugak gogoan hartzea garrantzitsua bada ere, geure buruaren irudi argi bat izatea oso zaila da. Alde batean dago zeure buruari deritzozuna eta aintzat hartzen duzuna, eta bestean, aldiz, ingurukoen iritzia eta haiek aintzat hartutakoa. Hori guztia aztertuta, ahal den irudirik objektiboena lortuko duzu.

Baliotsua zarela sinestea batzuetan zaila bada ere, zeure buruari sinetsarazi beharko diozu. Garrantzizkoena da zeure buruari begirunea erakustea eta besteei minik egiten ez uztea, batzuetan harremanak apurtu behar diren arren.

Besteekin dituzun harremanez zerbait ikasteko baliatzea zein zenbait pertsona erreferentetzat hartzea ondo dago, baina ez duzu pentsatu behar zu baino hobeak direnik.

Ezinezkoa da dena kontrolpean izatea. Beraz, batzuetan amorrua, estutasuna edo beldurra sentituko duzu, helduak izanda ere, gauzak ez baitira beti argi ikusten.

Hobera egin nahi baduzu, ez behartu zeure burua perfektu izatera eta ebaluatu eta onartu zeure burua, eta gustuko ez duzuna aldatu, ahal duzun neurrian. Garrantzitsuena da geure bizitzaren jabeak garela eta beste pertsonak behar ditugula ulertzea.

Zeure buruari ispiluan begiratzean irri egiten baduzu, egun ona pasatzeko aukera handia edukiko duzu.

“Ez pentsatu ahal duzula, badakizu ahal duzula”

The Matrix