GazteOlinpiadak: kirola eta parte-hartzea bilduko dituen EGKren ekimena iraila eta urrian Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Informazio-iturri: www.egk.org
Irailaren 19an, larunbatean, Bilboko Deustuko kiroldegian goalball-en txanda izango da. Irailaren 26an, larunbatean, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian saskibaloi lehiaketa egingo da eta, azkenik, urriaren 18an, igandean, Donostiako Manteo kiroldegian boleibola-ri ekingo diogu. Proiektu hau garatu ahal izateko Ekhitarrak Kirol Klubarekin elkarlanean aritu gara.

GazteOlinpiaden helburua gazteen kirola eta parte-hartzea bultzatzea da. Horretarako kirolak dituen balio sozialak goraipatuko ditugu jolasten dugun bitartean. Lehiaketa guztiak mistoak izango dira (neskak eta mutilak) eta hurrengo eskema hau jarraituko da: 1- Ongi-etorri dinamika parte-hartzailea 2 – Lehiaketa 3- Sarien banaketa eta itxiera. Denon parte-hartzea ziurtatzeko talde-fasea eta kanporaketak finaleraino izango ditugu, hau da, etortzen diren guzti-guztiek jolastuko dute.

GazteOlinpiadetan parte-hartu ahal izateko 16-30 urte bitartekoa izatea da baldintza bakarra eta guztiz doako da. Amateurrak, profesionalak, frogatu nahi dutenak, kirola eta parte-hartze soziala bultzatu nahian dabiltzanak, neskak, mutilak…denak zaudete gonbidatuak! Izena emateko modu indibidualean zein talde gisa egin daiteke. Data ondo gordetzea eta lehiaketaren egunean puntual izatea eskertuko dizuegu. Animatu, jolastu eta parte hartu!

Goalball:

Noiz: Irailaren 19an, larunbatean.

Non: Bilboko Deustuko kiroldegian.

Ordutegia: 9:15-10:00 izen-emate fisikoa 10:00-14:00 lehiaketa.

Ekartzeko: kirolerako arropa eta oinetakoak (antolakuntzak petoak jarriko ditu eta aldagelak erabili ahal izango dira.

Zer da goalball? Goalball‐a ikusmen‐urritasuna duten lagunentzako talde‐kirol paralinpikoa da, eta hiru jokalariz osatutako bi taldek jokatzen dute. Jokalari guztiek begiak estalita dituzte; era horretan, bai itsuak, bai ikusmen‐urritasuna dutenak, eta baita, ikusteko arazorik ez dutenak ere, batera lehia daitezen. Lehiaketa hau ONCE eta JUP-ekin batera antolatu da, eta gazte guztiei irekita dago (ikusmen-urritasuna izan ala ez). Goalball-partida bat nolakoa den jakiteko ikusi bideo hau.

GazteOlipiadetan goalball lehiaketak talde fasea, kanporaketak eta finala izango ditu. Amaieran txapeldunei trofeo bat emango zaie. Animatu eta apunta zaitez  irailaren 15 baino lehen!

Saskibaloia:

Noiz: Irailaren 26an, larunbatean.

Non: Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian.

Ordutegia: 9:15-10:00 izen-emate fisikoa 10:00-14:00 lehiaketa.

Ekartzeko: kirolerako arropa eta oinetakoak (antolakuntzak petoak jarriko ditu eta aldagelak erabili ahal izango dira.

Inoiz aritu zara saskibaloian? Gure lehiaketan saskibaloi taldeak hiru jokalariz osatuak izango dira eta gazte guztiei irekita dago.

GazteOlipiadetan saskibaloi lehiaketak talde fasea, kanporaketak eta finala izango ditu. Amaieran txapeldunei trofeo bat emango zaie. Animatu eta apunta zaitez irailaren 22 baino lehen!

Boleibola:

Noiz: Urriaren 18an, igandean.

Non: Donostiako Manteo kiroldegian (mapa).

Ordutegia: 9:15-10:00 izen-emate fisikoa 10:00-14:00 lehiaketa.

Ekartzeko: kirolerako arropa eta oinetakoak (antolakuntzak petoak jarriko ditu eta aldagelak erabili ahal izango dira.

Boleibola praktikatu nahi? Gure lehiaketan lau jokalariz osatuak izango dira taldeak eta gazte guztiei irekita dago. Bera Bera boleibol taldearen laguntza izango dinamika honetan.

GazteOlipiadetan saskibaloi lehiaketak talde fasea, kanporaketak eta finala izango ditu. Amaieran txapeldunei trofeo bat emango zaie. Animatu eta apunta zaitez urriaren 13a baino lehen!

IZENA EMAN

Banakako izen ematea:

Pertsona bakarra bazara, formulario honen bidez izena eman ahal izango duzu. Bertan aukeratu dezakezu nahi duzun kirola, eta lehiaketa bat baino gehiagotan parte hartu nahi baduzu, hautatu interesatzen zaizkizunak. Bete ostean, GazteOlinpiadetako antolakuntzak taldeak osatuko ditu eta zurea zein izango den jakinaraziko dizu.

Ez dudarik izan eta eman izena orain!

Talde gisa:

Talde oso bat osatzeko goalball-en eta saskibaloian 3 pertsona ( + ordezko 1, hautazkoa) behar dira. Boleibolean, aldiz, 4 pertsona (+ ordezko 1, hautazkoa). Gutxiago bazarete (2 goalball eta saskibaloiaren kasuan edo 2-3 boleibolaren kasuan) bi aukera dituzue: talde gisa izena eman, eta faltatzen diren jokalariak jarriko ditu GazteOlinpiadetako antolakuntzak, edo banakako izen-ematea (aurreko formularioa) egin eta GazteOlinpiadetako antolakuntzak zuen taldea zein izango den jakinaraziko dizue. Formulario honen bidez izena eman ahal izango duzue talde gisa. Bertan aukeratu dezakezue nahi duzuen kirola, eta lehiaketa bat baino gehiagotan parte hartu nahi baduzue, hautatu interesatzen zaizkizuenak.

Irizpide mistoa: Adi! Talde mistoak (gutxienez neska edo mutil bat) lehenestuko dira. Saiatu mesedez neskez eta mutilaz osatutako taldeak egiten.

Ez dudarik izan eta eman izena orain!

¿Quieres dejar un comentario?