KAÑATAN IBILI

Tradizio bat da, giza ohitura, batzuentzako erritu bat ere bai, baina krisiak hori ere eraldatu du. Orain garagardoak etxean hartzen ditugu eta tabernetara bagoaz, ez da lehen bezala, lehen hiru edo lau erronda baino gutxiago ez baikenituen hartzen. Orain, aldiz, bat bakarra eta listo, gerrikoa estutu behar da eta. Horrela azaltzen du Jacobo Olallak, Espainiako Garagardozaleen zuzendari nagusiak: “Krisi batean murgilduta bizi gara eta horrek bere eragina du. Tabernetara lehen bezain sarri joaten gara, baina gutxiago kontsumitzen dugu. Erronda bakarrarekin konformatu behar izaten gara.”

 Horren guztiaren frogagarri dugu 2009an tabernetako garagardo kontsumoak % 4,6ko jeitsiera izan zuela, baina etxeko kontsumoak, berriz,  % 5eko igoera izan zuela.

 Txosten horren arabera, garagardo bat bakarra hartuta gehien “sufritzen” dutenak Levante, Andaluzia eta Espainiako erdiguneetakoak dira; tabernetara joateko orduan, aldiz,  galegoak eta euskaldunak dira nagusi.

 Edariak 4000 urte darama gure artean eta diru-sarrera iturri oso garrantzitsua da: garagardo ekoizpenean hirugarren herrialdea gara. Hala ere, kontsumo arloan Europako batazbestekoaren azpitik gaude: urtean eta pertsona bakoitzeko 80 litro hartzen da Europan. Gu udan bakarrik ailegatzen gara batazbesteko horretara; gainerakoetan 55 litrokoa izaten da urtean eta pertsona bakoitzeko batazbesteko kontsumoa.

 Beste datu garrantzitsu bat: Europar Batasuneko lehenak gara alkoholik gabeko garagardoa kontsumitzerakoan. Olallaren arabera, “ez dugulako mozkortu nahi, freskatu baizik”. Gainera, oso hotz hartzen dugunez, ez diogu zaporeari erreparatzen.

 Azkenik, garagardozaleen tripatzarraren mitoa ez da hain egiazkoa, toperaino edaten ez badugu behintzat. Garagardoak 45 kaloria baino ez ditu, beraz, pottolo jartzen gaituena ez da garagardoak berak, baizik eta garagardoarekin batera hartzen duguna, gure kasuan, lehentasunaren arabera; patata tortila, urdaiazpikoa eta olibak. Prezioak ere zerikusia du arrakastan, izan ere merkea iruditzen zaigu Europako beste herrialdeetan balio duena kontuan hartzen badugu.

¿Quieres dejar un comentario?